entsatu beharko dugu Madrilen gertatzen dena, Madrilen geldi-tzen dela, bestela laster ditugu ultraeskuindarrak etxeetako ateetan botoa eskatzen, bazterrak nahasten eta beldurra sortzen. Isabel Díaz Ayusok garaipena lortuta, hiru letra dituen alderdi faxistari (botoetan asko igo ez badu ere) alfonbra gorria jarriko dio Madrileko parlamentuan. Alfonbra gorri horretan ere Ayuso bera dabil harat honat, bere estrabagan-tziarekin modelo paseak egiten, hauteskundeetan lorturiko bere txapela aho zabalik dauden guztiei erakusten.

Bere gabezia kognitiboak, bere gabezia etikoak, eta orokorrean, bere gabezia globalak burdinazko emakume bat sortu omen dute politikan, Trumpen garai onenetan bezala, ezgaiena herrialde bateko presidente eginez. Gidoia izango ote zen? Maisuak izango ote zituen atzean esan beharrekoa eta egin beharreko agintzen? Ez dakigu, baina entrenamendua eduki badu (bai eta naturak ezarri dion osagarri biologiko pertsonala ere kontuan hartuta) zoriondu behar zaio, ederki atera baitzaio jokoa.

Bere erruz PSOEk inoizkorik daturik txarrenak atera ditu, eta balizko ezker hori erabat zaurituik lotu da. Historikoki ezkerrak botoak lortzen zituen zenbait lekuetan emakumearen alde atera dira. Kontu honetako ordainketa pertsonala Pablo Iglesiasek onartu behar izan du, politikagintzari agur esango baitio. Kuriosoa da baina Iglesias zazpi urte politikan izan ostean badoa; Ayusok dozena bat baino gehiago daramatza, Casado eta Abascal bikoteak aurrekoak baino urte dezente gehiago, eta hor diraute, politikaren lupe-tzan igerian, goseti (txerri goseak ezkurra amets).

Pandemiaren garai honetan, osasungin-tzan lan egiten duten mediku eta erizain guztien defentsan ez dira atera PP alderdiaren aldeko botoa eman dutenak. Orain, txalorik ez. Boto horiek mesprezuaren bozak izan dira, Madrilen egiten den errekorte-politika ez baita herritarrena. Bertoko alderdi nagusiaren programa hutsik dago, ez dago etorkizunerako ideiarik, ez eta proposamenik ere.

Trumpismoa Madrilera heldu da, atzeraturik, zentzu guztietan.