gunero izaten dugu asaldatzen, inarrosteen gaituen konturen bat. Ahoz aho dabilen azkena argi-indarraren prezio berria da. Beharrezkoa den elementu horren gastuagatik gehiago ordainduko dugu hemendik aurrera. Ez dakit zenbateko zehatza zein izango den, baina kontua da argi-indarra berriz garestituko dutela, beste behin, gauza guztiekin egiten duten bezala.

Berehala (gauza serioa izango ez balitz legez) hasi dira horren gaineko komeriak haizatzen. Gauean garbigailuak jartzeko ohitura berrietara moldatu beharko garela, eta arropa lisatu beharko dugula gaueko hiruretan, ordu txiki horietan egin ote daitekeen hobeto, eta abar.

Politikariak ordea ez dira asaldatu, eta modu bihurrian bultzatzen dituzten politika sozialetan oinarrituik lema ederrak sortzen dituzte, hala nola, "Aurreztea errazagoa egingo zaizu". Izorrai! Errazago eta derrigorrezkoago. Hileroko zorrak handituko zaizkie kaletar eta herritar batzuei, baina beste batzuei, makroenpresa elektrikoetako jaun boteretsuei, adibidez, ez. Eta badakizue zergatik? Horien hileroko soldata gutako edonork ia urte batean bakarrik irabazten dugunaren parekoa baita. Adibidez, Endesa enpresak 1.394 milioi irabazi zituen joan den urtean. Zenbakiak lotsagarriak dira. Poltsikoak ondo bete dituzte hortxe aritzen direnek, eta halarik ere, gehiago nahi dute, geu estutuz eta estutuz. Bertako handikiren batek esan du, pandemiak ekarritako desafioari ondo erantzun diotela, eta urte horretan oso ondo jarri dutela praktikan darabilten lema, "ez atzean inor utzi". Baina denak utzi dituzte atzean, eta beti utziko dituzte atzean, zaurgarrienak.

Ahoan harriak dituzte eta ezin dute egia esan. Faltsukeriez betetzen dituzte beren diskurtsoak, eta inork ez die ezer sinesten. Badakite zein den argiaren prezioa, baina zentzu osoan gobernamenduzko pertsona izatearena ez dakite.

Politikari batzuk ere halakoak dira. Boterearen egarria sentitzen dute, eta edozer esango dute botere horri atxikitzeko. Norberaren hitzak ez du ezer balio gaur egun, eta gezurra gero eta esplizituagoa da. Geu horren prezioa ere ordaintzen ari gara.