Zirrikituetatik begira

Betikoa

08.07.2021 | 00:39
Betikoa

Aatzo, uztailak 7, Sanferminak ospa-tzen diren egunean ez zen Sanferminik ospatu. Tira! agian bai, bakoitza bere etxean, kuadrilla murriztuan, txokoan alegrantziaz beterik, baina ez jende uholde horien artean eta muturreko asalduraz inguraturik. Pandemiak ez-jaia garaia ekarri du, eta birus berriarekin bizitzen ohitzen garen hein berean, agian betiko jaietarako molde haiek desagertuz joango dira pixkanaka.

Desagertuko ez dena, inondik inora, memoria kolektiboa izango da. Sanferminetan, uztailaren 7an, baina 2008an, Nagore Laffage gaztea hil egin zuen Jose Diego Yllanes psikopatak, gaur egun kar-tzelatik kanpo dagoenak, edozein kaletan topa dezakegunak.

Egunotan ere eraso homofoboen albisteekin esnatu gara. Samuel Luis Muñiz galiziarra hil arte jipoitu zuen animalia kuadrilla batek marikoi deitu ostean.

Hetero patriarkatuaren heziketa urri eta gidatuaren ondorioak eta gorroto diskurtsoak gero eta sarriagotan entzuten eta normaliza-

tzen dituzte burmuin exkaxa dutenek, eta are gehiago, hiru letra dituen alderdi ultraeskuindar faxista batek Espainiako Kongresuan hainbat eserleku eskuratu zituenetik.

Orain jakin badakigu zein den egoera. Hortaz, galdera erraza da. Zer egingo dute instruzioek? Zer egingo dute gure gobernariek ekintza grutesko eta arbuiagarri horiek berriz gerta ez daitezen? Nola onar daitezkeen inpunitatea eta distantziakidetasuna hedabideetan eta eskuineko alderdi politikoetan?

Aniztasunaren festarekin eta oinarrizko eskubideekin askok eta askok bat egiten dute ahoz, baina faxismoaren gorroto eta intrantsigen-tziaren gorakadaren kontra ez dute mugimendurik egiten, ez ditu ezerk ere inarrosten.

Justizia nekez eska daiteke orain, jakin badakigu nortzuk banatzen duten faxismoari hegoak ematen dizkion balizko justizia kutsatu hori. Izan ere, justizia hori matxista eta LGBTfoboa da, eta hori aldatzeko, alian-tza antipatriarkalak, bidezkoak eta zuzenak onartu behar dira politikan.

Gobernu zaharkitua heredatu zuten Auzitegi Nagusiak eta bestelako entitate ezin ukituzkoak aldatzeko bidean jarri beharko lirateke, betikoek betikotzen ez dezaten.

Más información

noticias de noticiasdenavarra