rpin, Borondianka edo Mariupol izan ziren lehenagoz, orain Bucha... izugarrikeria eta suntsipena berriro. Duela hilabete inguru, Kievetik atarian eta 30.000 biztanle ingurukoa, hiri lasaia zen Bucha. Tropa errusiarrek eraso egin zioten hiribururanzko aurrerabidearen lehen konpasetan, bertako biztanleak harrapatuta geratu ziren bonbardaketa eta borroken erdian. Aste batzuk geroago, Ukrainako armadak berreskuratu egin du hiria. Ekintza honen ezagutzen ditugun lehen irudiek Ukrainiako gerraren ankerkeriak laburtzen dituzte: kale erdira sarraskitutako gorpuen arrasto odoltsu bat bere burua pertsona ontzat duen edonoren kontzientzia kolpatzen duena. Eta ezin ditut horrela kontsideratu bi estrategia militar kontrajarrien arteko jokabide ekidistante bat defendatzen dutela diotenak, baldin eta benetan egiten dutena errealitatea bera ukatzea bada, zera, Buchatik atzera egitean tropa edo mertzenario errusiarrek burututako sarraskia Ukrainako soldaduen ekintza izan zela diotenek. Edo biktima horiek ez direla existitzen defendatzen direnek, izan ez direla kaleetan botata, ezta etxeko-patioetan pilatuta ere ez, eskuak bizkarrean lotuta tiro batek exekutaturik izan ez direla, atrezzoz direla, nazioarteko komunitatea irrikaz erosteko prest dagoen propaganda eta gezurrak. Tira, gezurrez edo atrezzoz al dira ere haien armadak berak bideetan botaturik uzten dituen borrokan hildako soldadu errusiarren gorpuak? Bestalde, zein erraza den iruzkin eta mezu ukatzaileak zabaltzea, eroso eserita ordenagailu baten pantailaren aurrean. Eta nolako iraina den erne eta tinko in situ dauden mundu osoko kazetari, argazkilari eta kamerarientzat, egunero ikusten, bizi eta sentitzen dutena urrun gaudenoi erakutsiz.

Biktimak inoiz ahaztu gabe, gaur zabaldu nahi ditudan errekonozimendua munduan zehar dabiltzan informazio-profesionalentzat da, bere bizitza arriskuan jarriz, galdutzeraino akaso (Ukrainian dagoeneko 5 dira kazetari eraildakoak) askatasun-bandera txuria defendatzen bait dutelako. Guztiona.