Lander Otaola (Bilbo, 1989) aktore lanetan ibili da antzerkian, telebistan zein zineman. ETB2ko Vaya Semanita saioan egin zen ezagun Otaola eta ordutik ez du atsedenik hartu. Pantaila handi zein txikian hainbat lanetan ikusi dugu: ‘La máquina de pintar nubes’. ‘Zorion perfektua’, ‘Gernika bajo las bombas’,‘Ocho apellidos vascos’, ‘Patria’, ‘Ane’... Baita antzerkian ere: ’Obabakoak’ edota ‘Yo soy Pichichi’, besteak beste. Azken hilabeteotan, ‘Amor y humor’ antzezlanarekin ibili da oholtza gainean zuzendari eta protagonista lanetan, Ylenia Bagliettorekin batera. Athleticzale amorratua ere badela ez du ezkutatzen Otaolak, izan ere, futbolean aritu zen Athleticeko haur zein kadete kategorietan.
Abesti bat:
‘If I can dream’, Elvis Presleyrena
Musika talde bat:
The Beatles
Liburu bat:
‘Payasos en la lavadora’ Alex de la Iglesiarena
Antzezlan bat:
‘Urtain’, Animalario taldearena
Aktore bat:
Jim Carrey
Film/telesail bat:
‘La naranja mecánica’ (Kubrick) eta ‘Los Soprano’
Kultur espazio bat:
Arimaktore aretoa, Barakaldon