Síguenos en redes sociales:

Altsasuko kasu “neurrigabeak” Legebiltzarrera egingo du salto

Elkarrekin Podemos, EAJ eta EH Bilduk lege-proposamen bateratua aurkeztuko dute

Altsasuko kasu “neurrigabeak” Legebiltzarrera egingo du salto

Gasteiz - Altsasuko gazteen kasuan eskatutako zigorrak “neurrigabeak” direla azalarazteko proposamen bateratua aurkeztuko dute EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek Eusko Legabiltzarrean. Lege-proposamenak “gazteak kar-tzelatik ateratzea” eskatuko du, bide judizialetik beharrezko izan litezkeen izapideak “agortu arte”.

Komisioak 2016ko urriaren 15eko gertakarien harira sortutako egoera aztertzeko gonbitea luzatu diote hiru alderdiek Giza Eskubideen Komisioari. Baita Legebiltzarrak “bake eta elkarbizitzari” babesa ematea. Iñigo Iturrate (PNV), Julen Arzuaga (EH Bildu) eta Iñigo Martinezek (Elkarrekin Podemos) sinatutako proposamenak kasua Auzitegia Nazionalera bidaltzea kritikatzen du, instrukzioa, bista eta sententziarekin -bi eta 13 urteko kartzela zigorrak iradoki zuitena- “arduratsu” agertzen direlarik, batipat “errugabetasun-presuntzioa bezalako eskubidea” urratua izan delako. -