Eskola Berri bat abiadan jartzeak, bere arlo eta lan eremu guztiak barne, hausnarketa sakona, lan zabala eta konpromezu eta inplikazio pertsonala ikaragarria dakar.
Baita ilusioa, erronka, itxaropen, berrikuntza eta haize bolada freskoa. Naturaltasuna. Begirunea. Honetan gaude gu.
Buztintxuriko Hezkuntza Taldea gaztea da, berria, hizkuntza eredu desberdinetako jendea batzen duena. Talde bakarra bagara, metodologia eta erizpide pedagogiko berberak aurrera garatzen saiatzen dena.
Bilakatzen ari gara guk geuk ditugun lan- esperientzi eta bizipen desberdina hoietatik adostasunez abiatzea...
Bide luzea dugu aurrean, erronka erakargarria. Begibistan, gure aurrean zabaldu den lan eremu ederra.
Gustura eta lasai egonik, disfrutatzen, poliki goaz. Ez dugu presarik. Ongi nahi dugu egin. Aurrean dugun hezkuntza esperientzia hau ongi jorratu eta aztertu nahi dugu. Bada denbora. Emandako urrats bakoitza ederki neurtu nahi dugu.
Entzun eta behatu nahi dugu. Sentipenak agerian. Bizipen eta sentsazioak kanporatzen uzten ere. Ongi izatearen bizipenetik lana egiten saiatzen ari gara.
Bagara ikastetxe eleanitza: euskara, ingelesa eta gaztelaniaren hizkuntza konpetentzia dugu oinarri.
Ikastetxe honetan, hizkuntzen trataerak badauka benetako funtsa. Bada helburu eta bidea.
Hizkuntzen arteko aberastasuna, konplizidadea, interakzioa eta elkarlana dugu helburu.
Gure Hezkuntza eginbeharra bada Ikastetxe Aleanitza honi identitate bilakatzea, nortasuna ematea, estilo propioa zehaztea?. Gure Ikastetxeak duen errealitate propiotik abiatuz, birplanteatu egin dugu gure lana.
Gure eskolaren metodologia eta erizpide pedagokikoak zehazten ditugun heinean, ikastetxe mota bat eraikitzen ari gara; heldutasunez, gurekin, gure ikasle eta haien gurasoekin batera hezi egiten ari gara.
Hazi eta hezi, dena bideragarri, dena osagarri.
Eskolaren proiektua gure kezkuntza komunitatearekin batera jaiotzen ari da. Eskola gu eraikitzen ari gara. Bere esanahi sakonena hartuz, dena baliogarri, hausnarketa egiteko aitzakia.
Lan kooperatibo eta bateratua bultzatuz, proektuetan oinarritutako metodologia aurrera eramaten ari gara.
Eskola bera bada proiektu erraldoia. Proiektutako lanean oinarri-tzen gara Eskolaren proiektu bera sortu ahal izateko.
Eskola berria nahi dugu, goxoa, kalitatezkoa. Denok partaide har-tzen gaituena, aurreiritzi guztien gainetik.
Konplizidaderik gabe ezin dugu aurreratu. Berotasunik gabe ezta.
Bagara hezkuntza komunitate bat, aberatsa eta ugaria, eleanitza; eleaniztasunak batzen gaitu.
Desberdinak baina osagarriak; desberdintasunarekiko begirunea dugu oinarri.
Gurasoekin batera, hezkuntza komunitate irekia eta partehar-tzailearen ispilua nahi dugu izan.
Hezkuntza Komunitatea garen aldetik, daukagun errealitate eta eremua kontutan harturik, batzen gaituenetik aurrera begira bagoaz.
Eskola eredu desberdina nahi dugu, antolaketa desberdina daukana. Irekia, malgua, elkarrizketarako prest.
Elkarbizitza, harreman eta maitasun gunea, horrela ulertzen dugu Buztintxuriko eskola.
Eta hemen duzuena bada eskolan burutu dugun lehenengo kalejira. Bazen matrikulazio garaia, epe ezin hobea.
Aurretik, gurasoekin tailerrak antolatu genituen; hor, ume eta andereñoekin batera, umeen mozorroak, zaldikoak, txanoak, lepokoak?. Prestatu genituen?. Egindako guztiarekin, Buztintxuriko kaletatik barna, lehenengo aldia, harro eta zaratatsu, ibilaldia burutu genuen.
Baita txokolatada ere.
Nola ez aipatu Rotxaranga eta Berriozarko buruhandiek, eskuzabalak, gure lehenengo kalejira honetan eskaini ziguten elkartasuna, alaitasuna eta jolasa.
Buztintxurin eskola berri bat jaio da. Beroa eta atsegina. Gozatzeko modukoa. Benetan.