Luzaideko bolanteak Nafarroako Kultur Intereseko Ondasuna izendatu dituzte. Honi esker, jende gehiagok ezagutuko du gure herrian dagoen ondare kulturala.

2012.ko apirilaren 3an Luzaideko alkateak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariarekin batera Iruñean prentsaurrekoa eman zuten gai honi buruz hitz egiteko.

2011n Luzaideko Udalak Nafarroako Gobernuari bolanteak Kultur Intereseko Ondasun materiagabea izatea eskatu zuen. Horretarako Mikel Ozcoidi Pérezek eta Karlos Irujo Asurmendik egindako txosten historiko bat bidali zuen.

Honekin, lau dira babes hori jaso duten kultur adierazpideak: Lan-tzeko inauteriak, Ituren eta Zubietakoak , Hiru Behien Zerga eta orain, Luzaideko Bolantak.

Ondasun materiagabeak babesteko helburu dira 2005tik, Nafarroak, Unescoren espiritua hartuta, Ondarearen Foru Legea onartu zuenetik; arau horrek ere Nafarroako kultur mailan garrantzia duten ondasun materiagabeen inbentarioa sortu zuen, eta bertan ondasun horiek dokumentatzen dira identifikatu eta zaintzeko asmoz.

Bolanteak beren bizkarrean zin-tzilik dituzten zetazko zintekin dan-tza egiten duten dantzariak dira. Historikoki, bolanteak jende aurrean inauterietan dantzatzen zuten; baina, gaur egun, 1970ko hamarkadatik, Pazko Egunean ospatzen da eta egungo taldean ehun bat dantzari daude.

Musikariak dira konpartsa ixten dutenak.

Jardunaldiko ekintzak konpartsaren gosariarekin hasten da, 08.30ean eta, ondoren,herriko plazan dantza egiten da. Geroxeago, dantzariek Pekotxeta eta Bentak auzoak bisitatzen dituzte eta ondoren Arnegira jotzen dute. Udalerri horretan, bolant-dantza dantzatzen dute eta baita zenbait jauziak ere. Luzaidera itzultzen dira bazkaltzera, herrian bolant-dantzaren melodiapean sartuz. Bazkalostean, pilota lekuan edo herriko plazan, dantzen errepertorio tradizionala eskaintzen dute (antrexantak, jauziak, makilarienak, dantza-luzia, kontradantzak...).