iruñea. Horietako hamar eskainiko dira Iruñean, uztailaren 16tik aurrera, eta izena emateko epea irekita dago jada, www.ueu.org orrian. Beste 22 Eibarren emango dira eta gainerako zortziak Baionan.
Aurreko urteetako hildoari jarraiki, hiru formatutako ikastaroak aurki daitezke eskaintzaren baitan: ikastaro espezializatuak, dibulgazio ikastaroak eta garapen pertsonaleko ikastaroak. Jakintza arloei dagokienez, artea eta musika, giza zientzia, ingeniaritza eta teknologia, osasun zientzia, zientzia eta gizarte zien-tziarekin erlazionatutako ikastaroak dira. Iciarrek adierazitakoari jarraituz, "ikastaroen kalitate eta edukian arazo ekonomikoak ez eragitea" izan da UEU-ren aurtengo erronka.
Urteurrena dela eta, aurten berrikuntza ugari dakarki UEU-ren udarako programak. Alde batetik, UEU Bonoak maiatzaren 21etik aurrera salgai jarriko dira, ikastaroak ordaindu, liburuak erosi edota aldizkarietako harpidetzak egiterakoan deskontuak lortzeko.
Bestalde, UEU eta Udako Ikastaroen zabalkundea egiteko, ekainaren 4tik 7ra bitartean hitzaldi zikloa eskainiko da Bilboko La Bolsan. Azkenik, Bizipozen Bloga deritzon web gunea ere martxan jarri dute UEU-koek (www.unibertsitatea.net/blogak/UEU40).
urteurren samina Eusko Jaurlaritzak Udako Euskal Unibertsitateari orain artekoan eskainitako diru laguntza ezabatu du aurtengoan. Karmele Artetxek ikastaroen atzoko aurkezpenean azaldu bezala, 180.000 euroko laguntza ez jaso-tzeak "kinka larrian" jartzen du erakundea, "justu ospakizun garaian" dauden honetan.
"Egoera bidegabea" dela uste arren, Artetxe itxaropentsu agertu da bizi duten lehenengo krisia ez dela gogora ekarriz. "Gure oinarri soziala eta gure bazkideak aktiba-tzea beharrezkoa da, euren laguntza beharrezkoa dugulako", azaldu du zuzendariak. UEU-k euskara eta unibertsitatearen jakintza arloa hurbiltzeko ahaleginak azpimarratu ditu, bide batez.