Irakurgaien txokoa botila bat ikastolan Izenburua: Botila baten historia. Egilea: Tomas Elortza. Ilustratzailea: Luis Astrain. Argitaletxea: Elkar.
Ikastola bat ezagu-tzeko aukera izan zuen behin botila batek. Edari goxo batez beteta zegoen hasieran, baina laster hustu zuten ikastolako haurrek. Gero, ez zuten zakarrontzira bota, haurren mezulari bihurtu zen. Botilak berak kontatzen ditu handik aurrera izan zituen abenturak, politak eta interesgarriak. Botilak bidaiatzen duen bitartean, Elortzak zenbait egoera desberdin deskribatzen du, haurrei ulertarazteko pobrezia eta aberastasuna elkarren ondoan bizi direla edota kutsaduraren eraginez natura hondatzen ari garela. Beste aldetik ere, bizitzan, laguntasuna garrantzitsua dela adierazten du, protagonistaren bidaian nabarmena izan baitu.
Luis Astrain ilustratzaileak, marrazki sinpleak erabiltzen ditu, hala ere oso esanguratsuak eta espresibitate handikoak dira.
Más en Sociedad
-
La muerte de un guardia civil vinculado a Navarra sitúa a la comunidad en el centro del caso Barbate
-
La OMS aprueba el primer tratamiento contra la malaria diseñado para recién nacidos y bebés
-
Google activa su IA contra las estafas y bloquea más de 8.000 millones de anuncios
-
Domínguez, acusado de "enfrentar" a médicos y pacientes