Gure herria
l Kokapena. Ikastetxea Sarriguren herriaren ipar-mendebaldean kokaturik dago, kiroldegitik hurbil. Ikasle guztiak bertakoak dira.
l Ikastetxearen historia. Lehen Sarriguren herritxo bat zen, 9 etxerik besterik ez zeuden. 2005. urtean 5 pertsona bakarrik bizi ziren. Ordurako orain ikus daitezken eraikuntzak egiten hasiak ziren eta gaur egun herriak 10.000 biztanle baino gehiago ditu. Bertako biztanlegoa gaztea da eta haur asko daude. Honen ondorioz ikastetxe bat egitea premiazkoa izan zen.
l Ikastetxearen ezaugarriak. Berria da, 2009ko irailean hasi zuen bere ibilbidea. Beraz, hau gure laugarren ikasturtea da. Hasieran D ereduko Haur Hezkuntza eta A-G ereduko Haur eta Lehen Hezkuntza ezarri ziren, aurten D ereduan Lehen Hezkuntzako 3. maila arte dagoelarik. Gaur egun 658 ikasle eta 64 irakasle gaude ikastetxean eta matrikulazioa urtetik urtera gora doa... Ikastetxearen ezaugarri nagusiak eleaniztasuna, kultur aniztasuna, proiektuen bidez lan egitea eta bizikidetza dira. Herrialde askotako ikasleak daude eta beraz, hizkuntza ezberdinak entzun daitezke. Proiektuen bidez lan egiten dugu. Gela bakoitzean ikasleen jakinminetik abiatzen gara eta ikasi nahi dutena oinarritzat hartuz proiektu bat aurrera eramaten dugu. Ikastetxe mailan ere eskola ardatzak burutzen ditugu. Gai bat aukeratzen dugu eta honen inguruan ekintza ezberdinak antolatzen dira: tailerrak, erakusketak, antzerkiak... Horrela eskolako ikasle guztiak gai berdinaren inguruan lan egin eta ikas dezaten lortu nahi dugu. Ikastetxeak zerbitzu ezberdinak eskeintzen ditu: haurtzaindegia, jantokia, eskolaz kanpoko jarduerak (euskal dantzak, hip-hop, saskibaloia, ingelesa, arabiera, psikomotrizitatea...), web orrialdea, aldizkaria...
Más en Sociedad
-
Las claves por las que el Supremo aprueba las plazas docentes PAI creadas por Navarra
-
La joven que acusa de violación al futbolista Álvaro Aguado contó la agresión a sus amigas un día después
-
El Supremo sentencia que Navarra sí tiene competencias para crear 352 plazas de docente del PAI
-
El Centro de Simulación de la UPNA, en el listado de Centros de la Sociedad Española de Simulación Clínica y Seguridad del Paciente