Aurten gure txikiek ere Blaitxo, gure maskota, ezagutu egin dute. Murrizketa guztien gainetik, urtero bezala, Blaitxo, langile eta jai giroz beteta, gure eskolara etorri da. Aurtengo San Ferminetan peñak ezagutu ditu eta gure eskolan peña txikiak sortzera gonbidatu gaitu. Gela bakoitzak bere peña egin du. Korrika txikian gustora atera dituzte beraien pankartak, gure Blaitxo korrikalaria lagun zutela.

Oso urte berezia izaten ari da. Ikasturtea, Nafarroako eskola guztietan bezalaxe, nahiko sasiz eta lainoz beterik hasi zen. Gure txikitxoen eskolako lehen urtea zen eta murrizketek bete betean harrapatu zituzten. Hala ere, txiki hauek guregana etorri eta eskola, gainontzeko guztiok ezagutu duten modura ezagutu dute, irakasleen lanari esker. Eskolako dinamika guztiek berdin jarraitzen dute.

Alde batetik, gure eskolako euskara lan taldea, iaz bezalaxe, izugarrizko lana egiten ari da gure Blaitxok, nahiz eta murrizketak pairatu, eskola utzi ez dezan. Aurten, arestian esan bezala, Blaitxok eskolara Peña txikiak ekarri dizkigu. Irakasleak gai izan dira urteko programazioa aurrera eramateko eta baita euskararen aldeko urteroko kanpainari aurre egiteko ere. Esan beharra dago, hau guztia ezinezkoa litzatekeela, hemengo irakasleria buru belarri egongo ez balitz. Murrizketa guztien gainetik beren ikasleei behar dutena emateko prest, laino guztien azpitik.

Beste aldetik, psikomotrizitate lantaldea dugu, irakasle multzo handi bat lan eta lan dagoena. Psikomotrizitate gela handia lortu dute eta bertan lan egiteko programa gara-tzen ari dira.

Beste lantaldea liburutegikoa dugu. Hauek ezinbesteko esfortzua egiten dute, gainerako irakasleak bezalaxe, gure ikasleen ezinbesteko tresna baitira liburuak. Ikasleak etorkizunean sasi azpitik ez geldi-tzeko eta are gutxiago lainoen gainetik ibiltzeko. Pertsona kritikoak lortzeko irakurketa ezinbesteko tresna dugu. Oraingo honetan, lantalde hau buru belarri dabil liburuaren eguna antolatzen.

Azkenik, teknologi berriko lantaldekoak ditugu. Bertan lanean diharduten irakasleek izugarrizko abilezia dute, informatika gelak ezin hobeto hornitu baitituzte. Teknologi berrien gaietan autodidaktak bihurtu dira, ezinbesteko erronka murrizketa guzti hauekin. Lainotan baino, espazioko zerbidoreetan bidaiatzen ibiltzen dira hauek.

Irakaslegoaren lana goraipa-tzeko da, bere ordu pertsonalekin lanean ari baitira gure haurrek, pertsona helduak sortutako murrizketak, parairatu ez ditzaten. Langile guztion lan orduak ikusezinak dira, beraien ordutegitik kanpo baitaude.

Hala eta guztiz ere, Sanduzelain sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik langileria aurrera!

Hau guzti hau gutxi balitz, aurten ezin dugu aipatu gabe utzi gure eskolako gurasoak. Zenbait ekintza aurrera eraman ditugu, beraien guztion lanari esker.