l Nortasun ezaugarriak:

- D Ereduko Ikastetxea.

- Arrotxapeako auzoan kokatua.

- Gertuko ingurunean integratua.

- Gainerako kulturei irekita.

- Eleanitza.

- Ezkonfesionala.

- Bizikidetzan murgilduta.

- Heziketa integrala: gaitasun intelektual eta emozionalak lan-tzen dituena.

l Eskola lehen eta orain Patxi Larrainzar Ikastetxea titularitate publikoa duen D ereduko Ikastetxea da eta Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleak ditu. Iruñearen iparraldeko Arrotxapea auzunean dago.

l D Eredua, 1996-97 ikasturtean D eredua 1996/97 ikasturtean hasi zen Ave Maria ikastetxearen barrenean. 2001/02 ikasturtean Hezkuntza Departamentuak bi zentro sortu zituen ikastetxe berean: Ave Maria I eta II (egun Patxi Larrainzar dira). Urte hartan sortutako ikastetxearen izena aldatzea aho batez onartzen da: Patxi Larrainzar.

2007. urtean eraikuntza berria estrenaitu genuen eta 2010. ikasturtek aitzineko Ave Maria izan zen eraikuntza erabiltzen dugu. Beraz, gaur egun, Patxi Larrainzar ikastetxeak bi eraikuntza ditu: bat, berria dena, "Zelaieta" izenekoa eta bestea, aitzineko Ave Maria izan zena, "Karrikiri" izena duena.

l Gaur egun Ikasturte honetan 757 ikasle daude guztira. Hauetatik 215 H. Hezkuntzan, 537 L. Hezkuntzan eta 5 ikasle TGD gelan.

Gure Ikastetxean, tutore eta espezialisten artean, 52 irakaslek lan egiten dute.

Gela arruntak eta bikoizketa gelak izateaz gain, Ikastetxeak beste baliabide hauek ditu: liburutegia, informatika, musika eta psikomotrizitate gelak.