FIESTAS
Las mujeres brillan en su Bajadica del Puy
Begiak ireki, belarriak erne eta mingaina dantzan!
lizarra - Lizarra Ikastolako Haur Hezkuntzako irakasleek ahozko adierazpenaren lanketa planifikatu egiten dute. Haurrek hizkuntza ikasteko berezko gaitasuna daukate, hori erabiltzeko aukerak eskaintzea da gakoa. Haurra hizketan jarri nahi badugu, irakasleak gutxiago hitz egin behar du. Haurrak bere kabuz pentsatu behar badu, irakasleak pentsatzarazteko aukerak eskaini behar dizkio, pentsamendua gauzatzen lagundu behar du. Haurra gizarteko partaidea izatea nahi badugu, elkarrekin gauzak egiten irakatsi behar zaio. Heziketa esanguratsua izatea nahi badugu, jarduera interesgarri eta egokiak eskaini behar zaizkio. - L.I.