BILBO. Aurtengo Bilbainada Lehiaketan irabazle izan diren eta CD batean grabatu diren lanak interpretatuko dira emanaldian.

Antolatzaileek adierazi dutenez, lan saridunak biltzen dituen diskoa liburu dendetan eta disko dendetan egongo da salgai, hamar euroan, Bilboko Udal Liburutegi Sarean egongo da maileguan jasotzeko, eta hiriko bilbainada talde ezagunenetakoek interpretatutako hamar abesti berri bilduko ditu.

Ohikoa denez, emanaldirako sarrerak zuzenean eskatu beharko dira Radio Nervión irratiko hainbat saiotan, 94 444 00 55 telefonora deituz. Halaber, asteaken honetatik, 200 eserleku salduko dira Arriaga antzokiko txarteldegietan eta BBK-ko kutxazainetan, bi euroko prezio sinbolikoan; bildutako dirua Mugarik Gabeko Medikuak erakundera bideratuko da.

Ekitaldira doazenek, "Bilbainadas 2015" CDan jasotzen diren Bilbori buruzko kanta berriez gozatzeko aukera izango dute. Abestiak musikari profesionalek interpretatuko dituzte, besteak beste, Los Jarochos, Los Cinco Bilbainos, Indarra, Gaupasa, Galea, Beti Aurrera, Los Txikis edo Irrintzi taldeek.

Gainera, Bilbainada Lehiaketako 2015eko edizioan saritutako abestiak entzun ahal izango dira: irabazleak, Carlos Terrónen "El Chupinazo", eta José María Larrazabalen "Bilbao, amets bat" izan ziren, eta zortzi accesit banatu ziren.