"Mozal Legearen" aurkako mobilizazioak izango dira Euskalerrian
BILBAO. Espainiako Gobernuak duela urtebete abian jarri zuen Herritarren Segurtasun Legearen ("Mozal Legea" bezala ezaguna) eta Zigor Kode berrituaren aurkako mobilizazio eta elkarretaratzea izango dira uztailaren 1ean Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean, aipaturiko legea indarrean sartu zeneko lehen urteurrenean, hain zuzen.
Euskal Herriko Sare Antifaxistak jakinarazi duenez, uztailaren 1eko ekimenak "mozal legeen aurkakoak eta protesta herritarraren, pobreziaren eta prekarietatearen kriminalizazioaren aurkakoak" dira, "gure eskubideen defentsan, eta kalea adierazteko, mobilizatzeko eta elkarri babesa antolatzeko espazioa dela aldarrikatzeko".
Horrela, deialdi bakoitza independientea dela baina elkarren artean koordinatuak daudela iragarri du, eta "No a las Leyes Mordaza. Lege injustuak desobeditu" goiburupean egingo direla. "Bakoitzak ezaugarri ezberdinak agertuko ditu, baina guztietan eragile sozial edo politiko anitzen multzoak gara antolatzaileak. Heldu den astean prentsa agerraldiak burutuko ditugu, nork bere hirian", azaldu du.
Más en Sociedad
-
Estas son las cinco preguntas que nunca deberías hacerle a ChatGPT
-
El Supremo rechaza que se revise la condena de Rosa Peral tras la confesión de su expareja
-
El nuevo presidente del TSJN advierte de que la independencia judicial "debe ser respetada por las instituciones"
-
El Gobierno español avanza la fecha para iniciar la reubicación de 3.975 menores migrantes