Diagnostikoak egiteko tresna bati esker entzefalitisa, oraindik tratamendurik eta txertorik ez duen gaixotasun bat, detektatu daiteke ardi eta ahuntzetan
Idoia Glaria biologoak bere doktoretza-tesia defendatu du NUPen, eta inkubatze aldi luzea duen hausnarkari txiki batzuen birus mota bat aztertu du
IRUÑA. Idoia Glaria Ezquer (Elgoibar, Gipuzkoa, 1976) diagnostikoak egiteko tresna espezifiko bat garatu du, hausnarkari txiki batzuen lentibirusak eragindako entzefalisita ardi eta ahuntzetan detektatzeko. Tresna hori interesagarria da, oso patogenoak diren leinuen barreiatzea kontrolatzeko aukera ematen duelako. Leinu horiek kalte egiten diete artaldeei eta galera ekonomiko handiak eragiten dituzte. Horrez gainera, oraindik ez dago leinu horien aurkako tratamendurik eta txertorik. Ikerketa hau bere doktoretza-tesiaren barruan dago. Tesia Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) defendatu du, eta lentibirusak aztertzen ditu. Birusaren inkubatze aldia oso luzea da, eta behi, katu, zaldi, ardi, ahuntz eta primateei eragiten die, gizakia barne, giza immunoeskasiaren birusarekin (GIB).
Idoia Glariak hausnarkari txikien lentibirusak izan ditu aztergai, eta horien artean daude Visna Maedi birusa eta ardi-ahuntzen artitris entzefalitisarena. “Mundu osoko ardi eta ahuntzak kutsatzen dituzte, eta koadro multisistemiko bat eragiten dute, giltzadura, birika, bularreko guruin eta nerbio-sistema nagusiari eragiten diena ?azaldu du doktore berriak?. Infekzioak hainbat galera eragiten ditu, hala nola birjarpen tasen handiagotzea eta animalia-ekoizpenen edo artaldearen merkataritza balioaren jaitsiera. Hausnarkari txikien lentibirusek eragindako gaixotasunak gure herrialdean sintoma larriak sortzen ez baditu ere birika eta bularretan, ardietan artitrisa eta entzefalitisa sortzen dituzten agerraldi epidemiologikoak azaldu dira, animalia kopuru handi bati eragin eta galera zuzenak sortzen dituztenak".
Ez dago tratamendu edo txertorik
Erabateko babesa ematen duen tratamendu edo txertorik ez dagoenez, “kutsadura kontrolatzeko neurriak oinarritzen dira kutsatutako animaliak garaiz detektatzen, artaldetik kentzeko”. “Kutsatutako animaliek antigorputzen erantzun bat eragiten dute. Antigorputzak ez dira birusa deuseztatzeko gai, baina erantzuna infekzioaren adierazlea da”, azaldu du Glariak. Bere doktoretza-tesia Damián de Andrés Cara eta Ramsés Reina Arias Agrobiotecnologia Institutuko (IdAB) ikertzaileek zuzendu dute. Institutua NUPen, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta IZGMKren (Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseiluaren) arteko zentro hirutariko bat da.
Hala, odolean dauden antigorputzen azterketaren bidez (detekzio serologikoa) infekzioa zeharka diagnostika daiteke. Hala ere, "merkatuan erabilgarri dauden metodoak birus genotipo bakar bat kontuan hartuta diseinatuta daude, baina bost daude. Hori lentibirusen aldakortasun genetiko handiari gehitzen badiogu, erabilgarri dauden neurriek ezin dituzte artaldeetan dauden birus guztiak kontrolatu".
Ardi eta ahuntzen artritis eta entzefalitisaren agerraldi epidemiologikoetan dauden leinuen ezaugarritze genetiko eta biologikoak "ideiak eman ditzake birusen arteko harremanak eta ehun jakin bat kutsatzeko duten gaitasuna ezagutzeko".
Hori dela-eta, Idoia Glariak ardien artritisaren agerraldi epidemiologiko bat, Espainian detektatu zuten lehenengoetarikoa eta batez ere Aragoin hedatu zena, aztertu zuen, eta gaixotasun honen sekuentzien lehenengo deskribapena lortu zuen.
Halaber, Gaztela Leonen hedatu zen eta animalia gazteetan sintoma neurologikoak eragiten zituen entzefalitis agerraldi bat bakartu eta bere ezaugarri genetikoak lortu zituen. “Animaliek lesioak zituzten bizkar muinean, agerraldiaren bereizgarri, eta leinu adierazgarri bat bakartu genuen”, esan du Glariak. Bere tesiak bikain “cum laude” kalifikazioa lortu du.
Laborategiko teknika berri bat
Azterketa honi esker doktore berriak peptido sintetiko bat (molekula mota bat) diseinatu zuen, eta horrekin laborategiko teknika bat garatu zuen (ELISA izenekoa, entzimei lotutako immunoabsortzioko saiakuntzaren siglak ingelesez), entzefalitis agerraldiak ukitutako animaliak detektatzeko gai zena. “Interes epidemiologikoa duen diagnostikoak egiteko tresna espezifiko bat da oso patogenoak diren leinu hauen barreiatzea kontrolatzeko”, argitu du.
Lentibirusaren bidez infekzioak kontrolatzeko beste aukera baten bila, lentibirusek sortzetiko immunitatean zeregin garrantzitsua duen proteina baten aurrean duten portaera ikertu zuen Idoia Glariak: APOBEC3. “Ardiek lau APOBEC3 proteina dituzte, eta oraindik ez dira ezagutzen birusen aurka dituzten ezaugarriak ?esan du?. Monozitoak erabiliz, globulu zurien mota bat, ikerketak frogatu zuen proteina mota horietako baten jaitsiera handia, A3Z1 proteinarena hain zuzen, bat zetorrela erreplikazio biralaren handiagotze esanguratsu batekin. Proteina horrek zelulek erreplikazio birala gordetzeko duten gaitasuna gutxiagotzen du. Beraz, proteina aztertuz infekzioa kontrolatuko duten tresna berriak garatzeko aukera egongo litzateke".
Bere iritzian, "hori guztia aurrerapauso bat da bai birusaren, bai ostalariaren ezaugarriak ezagutzeko, eta ezaugarri horiek garrantzitsuak izan litezke hausnarkari txikien lentibirusetan, beste lentibirus baten infekzioan, esaterako GIBarenean, erabilgarria izan litekeen ezagutza bat", laburbildu du.
Curriculum laburra
Idoia Glaria Ezquer Biologian lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean eta Bioteknologia masterra egin zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan. IZGMKeko goi mailako teknikari espezializatua da eta IdABeko Ikerketa Laguntzeko Zerbitzuan lan egiten du.
2001ean, IdABeko Animalia Osasuneko taldearekin hasi zen lanean infekzio lentibiralak txertaketaren eta diagnostiko goiztiarraren bidez kontrolatzeko estrategia berrien garapenean. Beatriz Amorena Zabalza eta Damián de Andrés doktoreek zuzentzen dute talde hori. Orduz geroztik, proiektuekin lotutako hainbat kontratu izan ditu.
Doktoretza tesia egin bitartean, ikerketa egonaldi bat egin zuen Grenobleko (Frantzia) Joseph Fourier Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Jean Roget Institutuan Yahia Chebloune doktorearen ikuskaritzapean. 24 artikulu egin ditu nazioarteko aldizkarietan, eta nazioarteko 23 biltzarretan nazioko 26 biltzarretan parte hartu du.
Más en Sociedad
-
Los ‘lazarillos visuales’ con inteligencia artificial que jubilarán a los perros guía
-
La CHE alerta de crecidas en ríos de Navarra, Burgos, Álava, Soria Guadalajara, La Rioja y Aragón
-
La asociación Río Aragón: "La CHE es incapaz de confirmar la seguridad de Yesa"
-
47 millones para asegurar una ladera de Yesa que la CHE considera segura desde hace años