DONOSTIA. Hitzarmena dela eta, batetik, EiTBk bere euskarri guztietan zabalduko du Korrika eta, bestetik, AEK-k komunikabidearen logoa Korrikaren euskarri ofizial guztietan ipiniko du.
Horrez gain, datorren ostegunean, Multibox aretoan, "BatZuk" dokumentala estreinatuko da. Bertan, hainbat eremu eta jatorritakoak diren lau pertsonek euskararengana nolako hurbiltzea izan duten azaltzen dute.
Interneten, EiTBk web-orri berezi bat sortu du zenbait bideo, informazio zehatza eta zuzeneko "streaming"-a eskaintzeko.
ETB1eko "Burubero" lehiaketak ere lasterketari dagozkion edukiak jasoko ditu. Martxoaren 27tik 31ra, Xabi Solano, Ixiar Oreja eta Inés Osinaga musikari ezagunak izango dira, besteak besteak, lehiakide gisa parte hartzen. Irabazlearen saria Korrikara bideratuko da.