oñati - “Lanera etorri da Euskaltzaindia. Eta normatibizazioa ez ezik, normalizazioa ere bada gure lan arloa”. Horrela abiatu zuen Andres Urrutia euskaltzainburuak atzo Akademiaren XVII. biltzarra, Arantzazutik mundu zabalera lelopean. Izan ere, 1968. urtean Aran-tzazun egindako biltzarra mugarri izan zen euskara batua finkatzeko eta 50 urte betetzean hara itzultzea ez da kasualitatea izan. Gandiaga Topagunean egingo dituzten hiru eguneko gogoeten ondoren, bihar bertan etorkizunerako bide-orria aurkeztuko du Euskaltzaindiak.

Hori baino lehen eta biltzarraren aurkezpenean atzera begiratu zuten guztiek. Irudien bidez, Azkue, Mitxelena, Villasante, Txillardegi, Arregi, Satrustegi eta Aresti izan zituzten gogoan, besteak beste, baita Nafarroa Oinez, Korrika edo Euskaraldia moduko ekimenak ere. “Izan zirelako bagara”, abiatu zen biltzarra.

Erakundeen eta frantziskotarren ordezkarien ongietorri hitzen ondoren, Andres Urrutia euskaltzainburuak zabaldu zuen biltzarra eta mezu argia zabaldu zuen. “Euskaltzaindia lanera etorri da eta ez ahaztu Akademiak bi sail dituela betidanik: iker eta jagon, ez bakarrik normatibizazioa, baita normalizazioa ere; bi-biak bana ezinak dira eta batera landu beharrekoak. Alferrik da normatibizazioa hizkuntzaren normalizaziorik gabe”, azpimarratu zuen.

Hala, hizkuntzaren etorkizunak kezkatzen dituela nabarmendu zuen euskaltzainburuak eta biltzarraren helburu nagusia aurrera begiratu eta erronka berriei aurre egitea dela ere bai. Horri ekiteko gizarte osoarekin “elkarlana” aldarrikatu zuen: “Guztion artean egunero eraikitzen dugu euskara”. Euskararen batasuna bultzatzeko ezinbesteko ikusten dituen “ardatz estrategikoak” ere aipatu zituen: euskararen lurraldetasun osoa, alde batetik, eta horretarako egoera desberdinen gainetik, hitzarmenak eta adostasunak bilatu beharra, lurralde guztietan euskararen ofizialtasuna helburu. Ipar Euskal Herrian ahalegin berezia egitea ere estrategikoa dela esan zuen. Bigarrenik, Euskaltzaindiak zerbitzu bat eskaintzen duen neurrian, bere lanaren emaitzak gizarteratu beharra aipatu zuen, egungo baliabide teknikoak baliatuta. Akademiaren erreferentzialtasuna bermatu beharra ere aipatu zuen, “emaitzen bidez, lanaren bidez”, eta, horri lotuta, Euskaltzaindiaren ikusgarritasuna zabaltzea ere bai. Bere lanaren zientifikotasuna aldarrikatu zuen, “berme zientifiko osoz lan egitea”, baita barne egiturei buruzko gogoeta ere.

“Kateari segida ematea da helburua”, adierazi zuen, “euskara batua erabilgarriago, onuragarriago egitea eta hizkuntzaren kalitatea bermatzea”.

babesa Erronka berrien inguruko gogoetari ekin aurretik, atzera begiratu zuten atzo goizeko saioan Arantzazun bildutakoek, orain arteko batuaren bideari, hain zuzen ere. Atzera begira jarri ziren, baita ere, biltzarraren hasieran hitza hartu zuten erakundeetako ordezkariek. Prozesu horretan parte hartu zuten “bidegile guztiak” izan zituen gogoan Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak hasierako hitzaldian. Haien lana goraipatu, batua aldarrikatu eta, era berean, euskarak egun “ajeak” eta “arazoak” badituela onartu zuen. “Bidegurutzean” gaudela esan zuen Olanok eta erabaki bat hartu behar dugula: “Eguneroko deserosotasun erosoan jarraitu, erabilera makaltzen doala ikusita; edo bultzada berri bat eman erabilerari”.

Batez ere Villasanteren lana gogoratu zuen, bestalde, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, “haren gidaritzapean bizi izan baitzituen Euskaltzaindiak euskara batuaren unerik zailenak eta orduan eman baitzituen pauso garrantzitsuenak”. 1968an ez bezala, gaur egun Euskaltzaindiak erakundeak, hezkuntza, ikerketa sistema bat, unibertsitatea, argitaletxeak, sortzaileak eta hedabideak ondoan dituela nabarmendu zuen, “euskaraz sortzen” eta “eredu bat” jarraituz, “Euskaltzaindiari begira”. “Euskal komunitateak ahaldundu du Euskaltzaindia euskarari buruzko erabakiak har ditzan”, gaineratu zuen, eta komunitate horrek “eran-tzun zehatzak, argiak eta berehalakoak” behar dituela gaineratu zuen.

Mikel Biain Oñatiko alkateak ere eman zien ongietorria euskaltzainei eta euskalgintzan, kulturan eta artean Arantzazuk izan duen lekua nabarmendu zuen, baita frantziskotarren izenean hitza hartu zuen Paulo Agirrebaltzategik ere. Xabier Egibar Laboral Kutxako ordezkariak ere hartu zuen hitza, biltzarraren babesle moduan.

Arranque. Tras el arranque del congreso, la jornada de ayer se dedicó a analizar la trayectoria del euskera batua en distintos ámbitos. Por la tarde se escucharon explicaciones sobre los procesos de estandarización del catalán, del gallego y del frisio.

Trabajo. Ya por la tarde, se analizaron los retos del euskera batua en el ámbito de la comunicación y en el digital, con la participación de profesionales de EiTB, de Berria, de Tokikom, Elhuyar, grupo IXA y Uzei. También se presentaron las comunicaciones aceptadas en torno a los libros de estilo, las comunicaciones en chats o la relación entre el batua y los euskalkis en el ágora digital, entre otros.

Lectura. La jornada concluyó con una lectura a cargo de Bernardo Atxaga y Jose Cruz Gurrutxaga: Hitzaldia euskal literatura zaharraz Martuteneko kartzelan.

Mañana. La jornada arrancará con una charla a cargo de Jeroen Darquennes, de la Universidad de Namur, sobre las lenguas minorizadas. También se analizarán el papel del batua en la transmisión oral y su situación concreta en Iparralde y en Navarra. La mañana se completará con la intervención de Bernardo Atxaga en torno a los retos del euskera.

Presentación. Euskaltzaindia presentará en el marco del congreso de Arantzazu su nueva página web y su Manual del Euskara Batua, una publicación que, como la renovada web, pretende ser práctica para los usuarios.

Retos. Por la tarde se analizarán los retos del euskera en el ámbito de la educación, en el ámbito laboral, en la administración y en la literatura y en la traducción.

10.30 horas. Presentación de la hoja de ruta del euskera batua y, a continuación, de la declaración del euskera batua, a la que se adherirán después las principales instituciones públicas, así como entidades privadas y sociales.

Retransmisión. Desde ayer las charlas y conferencias organizadas en Gandiaga Topagunea se pueden seguir a través de internet, ya que se emiten en el canal de YouTube de Euskaltzaindia en directo.