Euskara protagonista bihurtu da berriro Araban, Korrikari esker. Antolatzaileek atzo jakinarazi zutenez, ostegun honetan hasiko da Korrikaren edizio berria, Amurrion. Hain zuzen ere, euskararen aldeko lasterketa honen 22. edizioa da, AEK-k antolatua eta Euskal Herri osoa zeharkatzen duena. Izan ere, lasterketan horren helburua bikoitza da: batetik, euskararen aldeko kontzientziazioa bultza-tzea eta, bestetik, AEKren euskara ikastegietan eguneroko lan hori egiteko funtsak biltzea.

Hala, nabarmentzekoa da atzo izan zela Gasteizen Korrikaren aurkezpen ofiziala. “Datorren ostegunean, martxoaren 31n, Amurrion hitzordu garrantzitsua du Euskal Herriko jendarteak; izan ere, 22. Korrika bertatik abiatuko da arratsaldeko 16:30etan”, azaldu zuten. Goizean goizetik giro ezin hobea izango da Amurrion, hainbat ekimen antolatuta baitaude. Izan ere, egun osoko jaia prestatu dute Amurrioko eta Aiaraldeko herritarrek 22. Korrikari hasiera emateko. Hasteko, txupinazoa eta kale animazioarekin girotuko da Amurrio, eta goizean hainbat ekimenek alaituko dute eguna eguerdiaren aurretik. (Parrillada antolatu da, eta, era berean, herriko hainbat tabernatan bazkaltzeko aukera egongo da). Gainera, plazan izango da hasiera ekitaldia 16:00etik aurrera, Kaitin Allendek gidatuta eta Neomak taldearen parte-hartzearekin. Mezua lekuko barruan sartuta, lehen kilometroa Amurrioko AEK euskaltegiko sei irakasleek egingo dute. “Korrika ekimen zirraragarria da eta, horrez gain, Korrikaren atzean euskararen eta euskaldunen, euskaltzale guztien eguneroko bizitza eta euskaraz bizitzeko nahia dago. Ideia horrekin, eta sei lagun horien bidez, lehen kilometro horrek islatuko du alde batetik euskaraz bizitzeko kemena; eta bestetik Amurrion euskalduntze-lanak tinko aurrera egiteko Korrikak hauspo izan nahi duela. Bizkaia bidean, lehendabiziko gauaren bila, Korrikak aurrera segitzen duen bitartean, Amurrion jaiak segituko du hainbat kontzertu eta ekitaldi tartean”, azaldu zuten.

Horrela, adierazi bezala, Amurrio izango da ostegun honetako protagonista nagusia, bertako herritarrek eta Udalak egindako lanari esker. “Hilabeteetako lana izan da, auzolan erraldoia, elkarlan handia burututa, eta ostegunerako Amurrio prest izango da 22. korrikaren hasierara etorriko diren herritar andanari behar bezalako harrera egiteko. Ohore handitzat jo dute bertakoek, Euskal Herriko 16 herrik baino ez dutelako korrika hasiera ezagutu”, gaineratu zuten. Amurrioko Udalak eta AEK-k elkarlan-hitzarmen sinatu dute, eta, bertako euskara zinegotziak Julen Sasiainek deialdi berezia egin du ostegunean denok Amurrion elkartzeko.

Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen handia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indar-tzeko dirua biltzea ditu helburu. 1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen lehen Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik, “21 korrika eta 41 urte igaro dira. 2022ko martxoaren 31n hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Korrikak Euskal Herria zeharkatuko du 22. aldiz. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe. Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa eskuz esku eta kilometroz kilometro eramaten dute korrikalariek; lekuko horren barruan, euskaldun ezagun batek Korrika helmugara iristean irakurriko duen mezua gordetzen da, ordura arte sekretupean gordetzen dena. Ostegun honetan, beste behin ere, euskaldunek euskararen alde agertuko dira.

Zer da Korrika? Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen handia da. Euskararen aldeko kontzien-tzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu. 1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen lehen Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jende-tsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik, “21 korrika eta 41 urte igaro dira. 2022ko martxoaren 31n hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Korrikak Euskal Herria zeharkatuko du 22. aldiz. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe. Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa eskuz esku eta kilometroz kilometro eramaten dute korrikalariek; lekuko horren barruan, euskaldun ezagun batek Korrika helmugara iristean irakurriko duen mezua gordetzen da, ordura arte sekretupean gordetzen dena. Ostegun honetan, beste behin ere, euskaldunek euskararen alde agertuko dira Korrikaren 22. edizioan.