Síguenos en redes sociales:

Eskolako patio berria, guztion ametsa

Eskolako patio berria, guztion ametsa

spaldian hasitako proiektua da eta ikasturte honetan asko disfrutatzen ari gara elementu eta espazio berriekin. Jolastokia eskolako une garrantzitsua da. Gune honetan ikasleek askatasun handia dute eta besteekin harremanatzen dira, bere nortasuna eta zaletasunak erakusten ditzten esparrua da. Beraz, bai informazioa lortzeko bai giro egokian bere burua garatzeko eta ikasteko gune aproposa bilakatzen da jolastokia. Eskola-eremuko hezkun-tza-proiektua izateaz gain, herriari irekitako gunea da; beraz, hobetzeko ikuspegi bikoitza duen proiektua da.

Proposamen honek, Ezkabako hezkuntza-komunitatearen esparru hau proposamen eta materialei dagokionez aberatsagoa eta atseginagoa izan dadin, naturalagoa, heziko duena, bizikidetza eta berdintasuna bermatzen duena eta osasunerako egokia dena. Espazioaren diseinu honekin, hezkuntza-komunitatea eta udalak bultzatzen dituzten printzipioak jorratzen dituzten arloak jotzen ditugu: sexistak eta lehiakorrak ez diren jolasak, barnekoak eta anitzak.

Eskolako hezkuntza proeiktuaren barruan dagoen jolastokiaren eremua probestu.

Bizikidetza eta harremanak hobe-tzea, bilera gunea sortuz, parteka-tzeko, elkarlanean aritzeko eta elkarrekin hezteko.

Jolas inklusiboetarako espazioak eskaini, adin guztietara egokitua, adinik edo sexu diskriminaziorik gabe, haien dibertsitatea eta haien beharrak kontuan hartuta. Bertan, neska eta mutil guztiak protagonista sentitu daitezen.

Giro ezberdinak eskeintzea, bai mugimendu jokoetarako, bai lasaiagoentzako, hezikidetzarako lagungarriak direnak.

Jolastokia berrantolatu, bernaturalizatu, ingurune urbanoa eta zementuduna gutxiagotuz eta ikasleen esperientziak hobetuz.

Jolas aukera zabalagoak dituzten eremuak edukitzea, sormena eta irudimena sustatuz eta, behatu, ikasi, ikertu eta gozatzera bultzatzen dutenak.

Jasangarritasunean heztea: ingurumenarekiko errespetua eta naturaren babesa sustatzea.

Patioa leku atsegina bihurtu, familientzako bizikidetza eta topaketa gune erakargarria bihurtuz.

Amets hau posiblea izan da eskolako gurasoak, ikasleak, irakasleak, zuzendaritza taldea eta nola ez, bozka eman zuten Antsoaingo herritar guztiei esker.