NGIk gazteak aisialdian babesteko formakuntza bat jarri du martxan
Gazteei eta profesionalei zuzentzen zaien online prestakuntza honek, indarkeria-egoerak hautemateko eta horiei aurre egiteko tresnak eskaintzen ditu
Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) aisialdiko espazioetan haurrak eta nerabeak indarkeria-egoeren aurrean babestea helburu duen ikastaro bat jarri du martxan,. “Haurrak eta nerabeak indarkeriatik babestuko dituzten aisialdi-inguruneak eraikitzea” izenburupean, prestakuntzak ingurune horietan izan daitezkeen indarkeria-kasuak hautemateko eta horiei aurre egiteko gai izango diren pertsonak heztea du helburu.
Formakuntzak 15 orduko iraupena izango du eta bakarrik online egin ahal izango da. Ikastaroa doakoa izango da eta parte-hartzaileek modu autogidatuan osatu ahal izango dute. Izena ematea doakoa da eta irekita dago Nafarroako Gazteriaren Institutuaren webgunean. Interesatuek abenduaren 31ra arte eman ahal izango dute izena.
Ekimen honen helburu nagusia da haurren eta nerabeen ongizatea sustatzea eta indarkeria mota guztiak saihesteko eta ezabatzeko aurrerapausoak ematea. Horretarako, zazpi modulutan egituratutako prestakuntza-programa diseinatu da. Horri esker, adibidez, parte-hartzaileek indarrean dagoen araudia ezagutzeko, babesaren arduradunaren figura zein den ikasteko eta arrisku-egoerak identifikatzeko eta horiei erantzuteko oinarrizko tresnak jasotzeko aukera izango dute.
Zentzu horretan, formakuntzak garrantzi berezia eskainiko dio 2021eko haur eta nerabeen babesari buruzko estatuko legeak jasotzen duen babesaren arduradunaren figurari. Izan ere, figura berri horren ardura izango da aisialdian indarkeria-egoeretan dauden adingabeak artatzea, laguntzea eta, behar izanez gero, bideratzea. Era berean, figura horrek erakundeei babes-protokoloak prestatzen ere lagun diezaieke eta ingurune seguruak sortzearen garrantziaz sentsibilizatzen dute. Babes arduradunen funtzioetako bat agintari eskudunei balizko kasuen berri ematea izango da.
Ikastaroa bereziki zuzentzen zaie aisialdiko begiraleei, hezitzaileei eta haur eta gazteekin lan egiten duten erakundeetako arduradunei; baita udaletan, gizarte-erakundeetan edo kirol-klubetan haur eta gazteentzako proiektuak kudeatzen dituzten profesionalei ere. Horrez gain, haurtzaro eta gaztaroarekin lotutako jardueretan parte hartzen duten eta horrelako gaietan sakondu nahi duten gazteek ere izena eman dezakete.
Temas
Más en Sociedad
-
Alerta por la presencia de salmonela en un fuet distribuido en ocho comunidades
-
La AESAN advierte de la presencia de sulfitos no incluidos en el etiquetado de dátiles distribuidos en Navarra
-
Cómo los timadores suplantan a Maisons du Monde para hacerse con tu dinero
-
SOS urgente del Banco de Alimentos de Navarra: "Necesitamos 300.000 euros para continuar con nuestra labor"