Dromo hitzak grekeraz eszenatoki edo bide du esanahi. Belodromoetan txirrindulariek bortitz borrokatzen dute helmugan lehenak izateko. Hipodromoan zaldunek egiten dute. Mintzodromoa, nafarroan euskararen erabilerak duen lasterketa luzearen eszenatoki izan zen atzo, Baluarte Aretoan. Euskaraz bizi eta mintzatzeko lekua. Gure errealitatean ere hizkuntza honek lekua baduelako.

160 pertsona bildu ziren atzo Iruñeako aretoan euskaraz hitz egiteko. Iruñerriko Mintzodromoaren laugarren edizioan Euskarabideako zuzendariak, Javier Arakama, Nafarroako Gobernuko Euskarako kontseilalariak, Ana Ollo, eta Iñaki Perurena, Albina Stardust edo Amets Aznarez bezelako hainbat pertsonaia famatuek parte hartu zuten.

Euskaraz mintzatzeko aitzakiarekin, lauko taldeetan eseri ziren Baluartera hurbildu ziren lagunak. Bakoitzak zenbaki bat du, eta hogei minutuz hitz egin eta gero, mahai aldaketa tokatzen da. Horrela, ezezagunekin mintzatzeko aukera izan zuten. Edozein adinetako, gustuetako eta hizkuntza nibeleko lagunak elkartu zituen mugimenduak. Batzuek, laguntasuna eraiki zuten eta euskaraz mintzatzeko jendea aurkitu. Beste batzuek, hizkuntzaren erabileran jarraitzeko aprobetxatu zuten. Gehienek arratsalde polita bota zuten, euskaraz mintzatzen eta laguntasun berriak egiten. Mintzodromoak zeinbait galdera eta gaiei buruz hitz egiteko aukera ematen zuen. “Aurrera edo atzera bidaiatzeko aukera bazenu, nora egingo zenuke?”, “zer eramanago zenuke irla bakarti batera?”. Galdera hauek erabiliz, euskara izan zen arratsaldeko gai nagusia eta testuingurua.

Ixkina batean, bi mahairen artean, bi mutil eta bi neska frentez hizt egiten ari ziren. Haien artean laguntzen. Bati hitzen bat ez baziotzion ateratzen, hortxe zegoen laguna, esaldia bukatzen laguntzeko. Loli, David, Itziar eta Urko lagunak egin ziren. Davidek 32 urte ditu. Ez du euskaraz asko hitz egiten. Irakurtzeari utzi dio eta Mintzodromoan parte hartu zuen hizkuntza atzean ez uzteko. “Nire alboan ez ditut lagun asko euskaraz mintzatzen direnak, eta hona etorri naiz euskaraz egiteko eta dudan erreztasun gutxi hori erabat ez galtzeko”, azaldu du. Itziar euskararekin hasi berria da. Familiartean hitze egiten saiatzen da, baña denon artean ez dute denbora askorik eta ezin du nahi duen haina mintzatu. “Euskara gure hizkuntza era bada, nahiz eta denbora asko ez izan, hitz egitea garrantzitsua da”, dio 31 urteko neskak.

Gaztea zarenean, nahiz eta hizkuntza zaila izan, erreztasun handiagoa duzu hizkntza bat ikasterakoan. Loliren kasuan, daena du kontran, baina ez da errez kikiltzen. Jubilatu berri den 69 urteko andreak argi du euskara ikasi nahi duela. “Nere biloba euskararekin hasi da, eta berarekin denbora asko pasatzeko asmoa daukat. Horrexegatik ari naiz euskara ikasten. Nire bilobarekin euskaraz egin nahi dudalako”, dio irrifartsu. “Ez dut etxean hitz egiten, baina ez nau ezerk geldituko”, azaltzen du harrotasunaez.

Hori da euskaraz hitz egitea. Harrotasunez hizkuntzarekin batera bizitzea eta egunerokoan bere presentzia islatzea.