BILBO. Web orrialde berriak, bisualagoa, intuitiboagoa eta erabiltzeko errazagoa, Euskotreneko tren, metro, tranbia, funikular eta autobus zerbitzuetan bidaiatu ahal izateko informazio praktikoagoa, eguneratua eta zehaztua eskaintzen du.

Diseinuan eskuragarritasun arauak kontuan izan dira, izan ere horiek erabilera bermatzen dute ahalik eta pertsona gehienen erabilera bermatzeko. Euskaraz eta gaztelaniaz gain, informazioa ingelesez eta frantsesez ere argitaratuko da, hau da, 4 hizkuntzatan. Horren helburua Euskotreneko sarea erabiltzen duten milaka turistei zerbitzua ematea da, batez ere, mugaz bestaldetik datozenentzako.

Eduki mailan berrikuntza nagusiak honako hauek dira:

  • On line bilatzailea, honek metro, trena eta tranbia zerbitzu ordutegien eta tarifen kontsultak errazten ditu. Tresna horrek, aurreikusitako ordutegi teorikoari eragingo dion zerbitzuetan gorabehera eta aldaketa uneetan garraio aldaketei eta ordezkoei buruzko informazio mezuak argitaratzeko aukera sartzen du.
  • Gardentasun ataria. Atal berean, hiritarrek beraien eskura erakundeko, antolakuntzako, ekonomikoko, finantzako eta kontratazio informazio guztia dauka. Indarrean dagoen legea betetzeaz gain, Euskotrenek bere funtzioen gardentasuna bermatzeko urrats bat gehiago ematen du.
  • Informazio turistikoa. Euskotren eguneroko joan-etorrietarako pertsona askok aukeratzen duten enpresa operatzailea da (lana, ikasketak, eguneroko bestelako jarduerak...), baina turismo sektorearentzako ere garrantzitsua da, izan ere trenean eta tranbian Euskadiko hainbat leku enblematikora joatea posible da. Web orrialde berriak berariazko atal bat dauka ibilbide turistiko posibleekin eta intereseko puntuekin.
  • Geltokien irisgarritasuna. Trenbide lineako geltokien irisgarritasun maila zehazten da, mugikortasun urriko pertsonei erreserbatutako lekuei buruz informazioa emanez eta unitateen irekiera eta seinaletika gailuak azalduz.

Web berriak bidaiari dagokion alderdiei buruzko informazioa eskaintzen jarraituko du (bidaia-txartel motak, tarifak, lineako planoak...), zerbitzuaren gorabeherak, berriak, informazio korporatiboa eta erantzukizun soziala, eta baita iraunkortasunari, komunikazioari eta bezero arretari dagokiona, zerbitzuagatik erreklamazioak aurkezteko aukerarekin.

Egun, Euskotrenek material mugikorrean, geltokietan, geralekuetan, geldialdietan eta bezero arreta bulegoetan zuzenean aurkeztutako informazioa osatzen du, 944 333 333 telefono zenbakia, www.euskotren.eus web orrialdea, twitter (@euskotrenEJGV) eta Euskotreneko APP ofiziala bidez emandako informazioarekin.