Síguenos en redes sociales:

Eskolan sartzeko musika baino hobeagorik ba al dago?

Atargi ikastetxean, gelara sartzeko eta ateratzeko uneak euskarazko abestiekin alaitzen ditugu

Eskolan sartzeko musika baino hobeagorik ba al dago?

Atargi ikastetxean sarrerako eta irteerako orduak musikarekin egiten ditugu.

Denok musika horren aukeraketan parte hartzen dugu. Horretarako eskolako talde bakoitzak hamabost egunetarako euskarazko abesti bat aukeratzen du.

Ikasturte honetan ikasleek kanta hauek hautatu dituzte, besteak beste: Euskaraz bizi nahi dut, Musikaren doinua, Euri tanta, gure eskolako kanta Atargitarrak gara, Kalima, Aske maitte, Planetak ikasten...

Kanta hauek gure nahien eta eskolaren helburuen adierazgarri dira. Batzutan euskararekin, musikarekin, umeen gustoekin zerikusia dutelako. Eta bestetan eskolan lantzen ari garen gaiekin lotura dutelako.

Plastika garaian gure abestiak artearekin uztarten ditugu, adierazpen plastiko ezberdinen bidez islatuz: hormairudiak, plastilina, kanutiloak, Joma, marrazkiak, zin-tzilikariak, musika tresnak, kutxa interaktiboak... Lan hau egiten dugun bitartean, girotzeko, gustuko dugun musika ikasgelan en-tzuten dugu.

Eta eskolako filosofiarekin jarraituz, egiten duguna gure herriarekin partekatuko dugu, ikasturte amaiaeran Kultur Etxean antolatuko den erakusketan.

Bertan eskola osoko ikasleek egindako lan plastikoak ikusgarri egongo dira maitzaren 21etik 31ra bitartean.

Lehen Hezkuntzako 6. mailako familiek ere parte hartzeko aukera izan dute, gure “kutxa interaktiboetan“ maite dituzten kanten estribiloak sartuz, euskaraz , ingelesaz edota gazteleraz. Erakusketara joango den edonork aukera izango du kanta horien paperak ateratzeko eta nahi izanez gero, abesteko.

ANIMATU ZAITEZTE PARTE HARTZERA!