Síguenos en redes sociales:

Irakurketa zailtasunei aurre egiteko aplikazioa garatzen ari da ikastola

San Fermin Ikastola proiektu teknologiko berri bat koordinatzen ari da, ikasleen irakurketa-trebetasunak garazten lagunduko dien aplikazio bat sortzeko

Irakurketa zailtasunei aurre egiteko aplikazioa garatzen ari da ikastola

Euskaltar proiektua izendatu duten proiektua gizartean irakur gaitasunaren garapenarekin dagoen kezkari erantzun nahi dion proposamenada.

Haurren garapen kognitibo tutorizatua proiektuaren helburua laguntzaile birtual bat garatzea da, hezkuntza-abatar adimendun baten bidez pertsonifikatua, hezkuntzaren hasierako etapetan, ikasleen irakurtzeko gaitasuna hobetzeko. Orain arte, Ikastolan aurrera eramaten diren zenbait eskuhartze automatizatzea erdiesten da, ikaslearen inguruko informazio aberatsago eta esanguratsuago bat lortuz. Horrela, helduaren eskuhartzearen denboraren gehiengoa irakurtzeko gaitasunean eman daitezkeen beharrak indartzera bideratu ahal izateko.

Irakurketaren irakaskuntza-metodoak berritzeko behar hori, hein batean, ikasleen irakurmen gaitasuna eta ulermena gutxitzen ari dela ikustearekin batera sortu da. Hezkuntzan aurrerapenak egin diren arren, haur askok erronka handiak dituzte aurrean irakurtzeko trebetasunen garapenean, etahorrek eragina izan dezake haien etorkizuneko errendimendu akademikoan eta konfiantzan.

Behar hori aitortuta, proiektua hiru erakunderen arteko lankidetzan egiten ari da: San Fermin Ikastola, esperientzia pedagogiko handia eta logopedian ezagutza duena; Sistemas Navarra, sentsorikan eta adimen artifizialean adituak; eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa, lengoaia naturalaren prozesamenduan eta abatar digitalen sorreran ikuspegi indartsua duena. Hiru erakunde horiek elkarlanean ari dira irakurketa eta ulermena garatzea ikaskuntza eraginkorrerako funtsezkoa dela sinetsita, arlo akademiko guztietan ezagutza lortzeko oinarria ematen baitu.

Proiektuaren muina ikasleen ahotsa automatikoki ezagutzeko sistema (ASR) egokitu bat garatzea da beraien irakurketa zehaztasuna (adizioak, omisioak, sustituzioak, errotazioak, inbertsioak, errektifikazioak eta errepikapenak) eta jariotasuna (abiadura egokia, puntuazio markak errespetatzea eta entonazioa) hobetzeko. Honela, Euskaltar proiektuakhaien jardueran agertutako akatsen araberako hurrengo testuaren hautaketa eginen du ikaslearendako, irakurtzeko gaitasuna hobetzeko.

Guzti honetarako, ikasturte honetan zehar, grabazio batzuk egiten ari dira ikastolako ikasleekin, aplikazioa elika dezakeen datu-base zabal bat sortzeko. Era berean, proiektuan parte hartzen ari diren irakasleak NUPekin elkarlanean dihardute, abatar horrek irakaslearen ikuspuntutik kontuan izan behar dituen ezaugarriak zehazteko. Abatar horrek, akatsak antzemateaz gainera, errefortzu bidezko ikaskuntza teknikak erabiliko ditu, ikasleen zailtasun arloak zuzenean landuko dituzten atzeraelikadura pertsonalizatua eta ariketa egokiak eskaintzeko. Gainera, banakako ikaskuntza-esperientzia ahalbidetuko du, haur bakoitzaren erritmo eta beharretara egokituz, eta ikasgelan zein etxean aplikatu ahal izango da. Irakasleei, berriz, aukera emango die ikasleen aurrerapena modu eraginkorragoan monitorizatzeko eta estrategia pedagogikoak doitzeko.

Horrez gainera, proiektu berri honek beste hainbat onura ekarriko ditu, besteak beste, eguneroko praktika eta motibazioa handitzea edo eta ikasle baikotzaren erritmoa kontuan hartuz, ikasketa prozesuaren pertsonalizazioa ahalbidetzea. Bidenabar, irakurketa zailtasun detekzio goiztiarra eta horren esku-hartze zehatza egiteko aukera eskainiko du, irakasle eta hezitzaileei jarraipen estu bat egiteko tresna interesagarria eskaintzearekin batera.

Egitasmoa ikasturte honetan jarri dute martxan eta 2026ko udaberrirako amaituta egotea espero da.