AHOBIZI

erriberri - Zergatik aukeratu duzu belarriprest rola? (¿Por qué elegiste ser belarriprest?)

-Ni belarriprest naiz, niri erosoa egiten zaidalako. Euskara entzutea gustatzen zait, baina nire mihiak poliki-poliki korrika egiten du. Euskaldun berria naiz. Erriberrin jaio nintzen. Berrogeita hamar urte ditut eta duela hiru urte hasi nintzen euskara ikasten. Datorren Euskaraldian ahobizi izan nahi dut. Elkar ikusiko dugu hurrengoan ere, kar,kar,kar...

Zein da zure harremana euskararekiko? (¿Cuál es tu relación con el euskera?)

-Erriberrin euskaltzale asko daude. Euskaldun gutxiago, baina bai euskaltzaleak. Aek-ko bi talde oso jator daude, eta hor gabiltza, tipi-tapa aurrera.

Ni dendaria naiz. Liburu denda txikia daukat. Erriberri herri oso turistikoa da eta euskaldun askok Nafarroako erregeen gaztelua bisitatzen dute. Euskara praktikatzeko aukera ona da. Adibidez, nire dendan, euskara ingelesa baino gehiago en-tzuten da.

Zer espero duzu Euskaraldiaz? (¿Qué esperas de Euskaraldia?)

-Beste euskaldunekin kontaktatzea. Lehen (belarriprest naiz) entzungo ditut eta gero, ahal dudan moduan, erantzungo diet. Garrantzitsua da Erriberrin Euskaraldia egotea. Lagunekin ere ongi pasatuko dut eta denon artean euskara praktikatuko dugu.

Nola ikusten duzu euskararen egoera zure inguruan? (¿Cómo ves el euskera en tu entorno?)

-Nire ustez, hobeto. Erriberri orain Eremu Mistoan dago. Ikastetxe publikoan, umeek ere euskara ikasi ahal dute... Pausoz-pauso hizkun- tza aurrera doa. Nire etxean (Erriberrin !!) lau pertsona bizi gara. Bi belarriprest gara eta beste biak, ahobizi. Mundua aldatzen ari da !!