Tokiko sagarrekin eginiko sagardoa berriz ere txotx garaian izango dugu eta, iaz baino kantitategutxiago ekoitzi den arren, izaera handiagokoa atera da. Guztira 1,5 milioilitro bideratu dira Euskal Sagardora,iazkoaren %43, sagar gutxiago izanbaita. “Sagarrak bi urtetik behin emateko joera du berez eta, 2017koa izugarrizko uzta izan zenez, aurtengoatxikiagoa izan da. Hala ere, sagargilesektorea profesionalizatzen ari denneurrian, urtero produkzio orekatuagoak lortzen ari dira eta urte gutxirenburuan, produkzio koska hauek txikiagoak izatea lortuko dugu”, adierazi du Unai Agirre Euskal SagardoaJatorri Deiturako koordinatzaileak.

Iaz Euskal Sagardoaren txotxarenestreinako urtea izan zen eta Agirrepozik azaldu da jendearen harrerarekin: “Bezeroa poliki-poliki ari daEuskal Sagardoa zer den konturatzeneta interes handia azaltzen du txotxgaraian. Hala ere, horretan laneanjarraitu behar dugu, kontsumitzaileeta herritar gehiagotara mezua helarazteko”. Helburu horrekin, ostalaritzan eta zuzeneko salmentan sagardoa posizionatzeko lanean dabiltza,baita dibertsifikazioan, esportazioan,etab.

BereizgarriaSagardotegietan Euskal Sagardoaribideratutako upelak identifikatzea ezda zaila izango, sagartxo gorri bat edoprezintua edukiko baitute. Botileidagokienez, kapsula edo sagartxogorria eramango dute. Hauek kontsumitzea, bertako lehengaiarenaldeko eta kalitatearen aldeko apustua egitea da Euskal Sagardoa JatorriDeiturako koordinatzailearen arabera: “Bertako sagarrak kalitatea dakareta, horrez gain, bertako baserri etaingurunearen aldeko lana. Altxor horimantendu nahi badugu, ezinbestekoada bertako sagarrez egindako sagardoa balorean jartzea”. Horrez gain,kalitatea ere bermatuta dago, EuskalSagardoa izan dadin, analisi fisikokimikoak eta adituen dastatzea gainditu behar baitu.