Ikasturte honetan gure eskolan bi proiektu berritzaile martxan jarri dira: 6. mailako ikasleentzat eTwinning-eko Zuhaitz detektibeak Europan zehar eta eskolako txikientzat berriz, Haur Hezkuntzan pentsamendua eraikiz: eskuztatze esperientziak eta baliabide digitalak uztartuz, pentsamendua eta ezaguera eraikitzen.

Lehenengo proiektua, eskolan sortutako gogoeta pedagogiko eta didaktikoak identifikatu eta gero, hainbat erronkari erantzuna ematen laguntzeko diseinatu da. Helburuak hauexek dira:

- Metodologia aktiboak eta Hezkuntza Teknologiak ikasgelan aplikatzeko ekimen eredugarri bat eskolako irakasleen eskura jartzea, ikastetxean berrikuntza pedagogiko eta didaktikoa sustatzeko eta errazteko.

- Erasmus+ eta eTwinning programek eskaintzen dituzten aukerak esploratzea eta ustiatzea.

- Gure eskola buru duen eTwinning proiektuan parte hartzea, ikasleei bizia eta egiazkoa den ikasketa esperientzia baten baitan atzerriko hizkuntza erabiltzeko egoera komunikatibo egokia eskaintzeko.

Bigarren proiektuarekin berriz, ikasketa aktiboa eta esanguratsua errazten duten eskuztatzeko materialak prestatu nahi dira kontzeptuak ulertzen eta bereganatzen laguntzeko. Alde batetik, gaur egungo berrikuntza didaktikoak jarraitu eta erabili nahian proiektu hau gauzatzea da asmoa. Helburu nagusienak hauek dira:

- Adimen matematikoa eta linguistikoa indartu eta hobetzeko, adin bakoitzean egokiak diren materialak erabakitzea eta gauza-tzea.

- Material bakoitzaren erabilpen gida osatzea.

- Material bakoitza egiteko tutoriala prestatzea.

- Zikloko webgunea diseinatzea eta eraikitzea. Haur Hezkuntzako haurrei baliabide digitalak hurbiltzea eta ikasketa testuinguru errealek sortutako beharrei eran-tzunez ordenagailua edota arbela digitalaren erabilpenean trebatzea dira asmoak.

- Baliabide hauen metodologia erabakitzea eta Haur Hezkuntzako hiru geletako lan ildoa bateratzea.

- Ebaluatzeko tresna sortzea.

Ikasturte bukaeran bi proiektu hauen balorazioa eginen da eta espero da hurrengo urteetan jarraipen bat edukitzea, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan horrelako berrikuntzak martxan jartzea eta esploratzea merezi baitute.