Lizarrako Ikastola: on egin!

Lizarra Ikastolak jantoki-zerbitzua birrantolatu du

bere proiektu pedagogikoan txertatzeko asmoz.

08.02.2020 | 18:19
Txikienekin ere elikadura ohitura osasuntsuak sustatzen ditugu. Argazkian, garbantzuak jaten!

Azpiegiturak egokitu, menuaren kalitatea hobetu, komunikazioa zabaldu, langileei formakuntza eskaini eta ikasleak elikadura-ohitura osasuntsuetan heziko dituzte. Jantokian erabiliko dituzten produktuak ekologikoak, freskoak, sasoikoak eta bertakoak izango dira.

Lizarra Ikastolak eskaintzen duen jantoki-zerbitzuaren hobekuntza orokorrari ekin dio eragina duten arlo guztietan berrikuntza eta doiketak martxan jarriz. Ikastolako Guraso Batzordeak eratu duen berariazko taldea -batzordekide bat buru, guraso erabiltzaileak eta langileak- arduratu da lan horretaz. Egoeraren diagnostikoa egitetik hasi dira, informazio zehatza jasotzeko asmoz zerbi-tzu horretako langileekin elkarrizketak egin dituzte eta gurasoen asebetetze-maila neurtzen duen inkesta bildu dute, parte-hartzaile guztien iri-tziak kontuan hartu ahal izateko.

Jarraian, jantokiak duen helburua zehaztasunez definitu dute. Familiek duten antolaketa behar garrantzitsua betetzen laguntzearekin batera, elikadura osasuntsua eta orekatua berma-tzea, hain zuzen ere. Ikastolako jantokiak gure gizartean funtsezkoa den nutrizio-funtzio hezitzailea burutuko du, Lizarra Ikastolako proiektu pedagogikoaren barruan txertatuz. Egiteko hori bideratzeko hainbat hobekun-tza proposatu dituzte. Aldaketa horietako batzuk dagoeneko indarrean daude, beste batzuk era progresiboan jarriko dira martxan, azpiegituretan, menuen kalitatean, familiekiko komunikazioan, langileen formakuntzan eta behar berezietako jokabide-protokoloetan ere egingo dituzte.

Azpiegiturei dagokienez, espazioa birrrantolatu dute: alde batetik 3 eta 4 urteko haurrentzako kokagune berria sortu da; eta bestetik, 8 laguneko mahai lasaiago eta atseginagoak prestatu dira jantoki nagusian.

Janaria mahaira eramateko era dela eta, bandeja edo erretiluen ordez begiraleek mahaietan zerbitzatzen dituzten platerak erabiltzen hasi dira.

Menuaren kalitate-hobekuntzan berriz, hainbat irizpide osasuntsu hartu da kontuan. Janari ekologikoak, freskoak, sasoikoak eta, ahal dela, gure eskualdekoak. Erabiltzen den olioa kalitate izango da eta arrain freskoak, barazkiek eta frutek lehentasuna dute. Gatz, azukre eta koipe gutxiko platerak sukaldatzen dira. Horregatik frijituak, arrautza-irineztatuak eta latakoak baztertu dituzte.

Gainera, menu-kalitatearen jarraipen iraunkorra egingo dute jantoki-arduradunek eta sukaldariek, aipatutako kalitate-irizpideak dagokien neurrian eta maiztasunean burutu daitezen.

Familiekiko komunikazio arloan kontaktu pertsonala bideratuko da, horrez gain menuei buruzko informazioa paper bitartez eta formatu digitalean ere emango dituzte, egunero-egunero gertatzen diren berrikuntzen eta aldaketen informazio etengabea emanez.

Langileen prestakuntzan ere zenbait urrats eman dituzte. Begiraleek lehen-sorospenei, zenbait substan-tziarekiko jasanezintasunei eta alergiei buruzko formakuntza jaso dute. Ez hori bakarrik, gatazkak kudea-tzeko protokoloak ere zehaztuko dira.

Ikasleei ere formakuntza berezia emango diete. Elikadurari dagokion heziketa eskainiko zaie, batik bat janari osasuntsuaren eta jasangarritasun ikuspegian oinarrituz. Bestalde, ikasleekin portaera eta jokabide-arauak ere landuko dituzte, elkarren artean izan daitezkeen liskarrak ekiditeko asmoz.