Teachcom izeneko bi urteko Erasmus + proiektuan murgilduta dago Erentzun Ikastola, Nafarroako Ikastolen Elkartea, Turkia, Errumania eta Lituaniako eskola ezberdinekin batera. Irailean amaituko da eta NIEtik Irene-Lopez Goñi eta Erentzun Ikastolatik Maite Otero Turkiara joango dira azken saioa han egingo delako. Partaide bakoitzak ekintza bat burutu du bere lurraldean. Hori horrela, pasa den urrian izan genituen bai Iruñean eta baita Vianan ere, ikastolen proiektu zein lanketak ezagutzen eta gure lan honen egunerokotasunean murgilduz gelaz-gela ikasketa prozesua aztertzen. Oraingoan, Martxoaren hasieran, Lituaniara joan zaigu Garbiñe Zulaika Erentzun Ikastolako irakaslea. Irunberriko Garazi Larrañaga, Paz de Zigandako Itziar Flandes eta NIEko Irene Lopez-Goñi ere parte hartu dute topaketa honetan eta balorazioa ezin hobea egin dute bueltan. Horren laburpena duzue jarraian:

“Aurtengo helburua izan da Irakasleen konpetentziak zeintzuk izan beharko luketen zehaztea, izan ere egunero ari garenez ikasleen profilaz mintzatzen, egokia da irakasleok lanketa hori bideratzeko berezko eta beharrezko ditugun konpetentziaz ere jardutea. Ez gara irakaslearen profilaz ari, bai ordea konpetentziez. Izan ere, etengabeko garapenean dabilen mundu honetan, dena azkar aldatzen da eta irakasleok abiadura berean aldaketetara egokitzeko gaitasuna izan beharra daukagu. Aldaketa hauek atzeman eta hauek eskatzen dituzten konpetentziak garatzen laguntzea da europar proiektu honen erronka. Taldeko kideok horiek nola lantzen ditugun bai gure ikastoletan zein euren herrialdetan eta zeri ematen diogun garrantziaren inguruan aritu gara”.

“Elkartzen garen bakoitzean talde bakoitzak ekarpen bat egiten dio egitasmoari. Oraingoan NIEtik Irene López Goñi Irakasketa metodo alternatiboei buruz aritu da, hau da, nola egokitzen garen gaur egungo beharretara, helburuekin lotuta modu berritzailean, teorikoki eta bisualki azalduta. Eta, aldi berean, Proiektuetan oinarritutako ikasketak nola landu ikasleekin ere jorratu du. Aurkezpenak interes handia piztu du”.

“Lituaniatik zer ekarpen ekarri ditugun erantzun beharko banu bi ekarpen interesgarri azpimarratuko nituzke. Lehena, auto-ebaluaketari ematen dioten garrantziaz jabetu garena, egunerokotasunean txertatua baitute. Horretan, gurekin alderatuta, oso ezberdin egiten baitute. Guk arlo batzuk bukatutakoan edo blokeka burutzen ditugu auto-ebaluazioak. Haiek, aldiz, txikitatik eta klase bakoitza amaitutakoan egiten dute. Helburu txikiak eta zehatzak dituzte markatuta, egunerokoak, 0tik 10erako puntuazioarekin, ikasle bakoitzak berea baloratuz, non ikusi duen bere burua arlo espezifiko horretan. Laukitxo batzuetan idazten dute, liburuak jasotzerakoan minutu pare bat baino ez dute hartzen horretarako, ohituta daudelako. Harrituta utzi gintuzten emaitza ezberdinak ikusi genituelako. Adibide bat jartzearren: Ulermen aldetik, ulertu dut; talde lanetan: gaur parte hartu dut?. Klase bakoitzeko helburu bat, hasieratik finkatuta daudenez, ikasle bakoi-tzak badaki “gaur” zer lortu behar duen. Horrela ikasleak beren ikasketa-prozesuaren martxa barnera-tzeaz gain, egunero eta arloko hausnarketa etengabe honek ikaskun-tzarako pizgarri moduan ere joka-tzen du, dudarik gabe.

Bigarren ekarpena, emozioak lan-tzearen ingurukoak izan dira. Horretan esan behar dugu gure burua oso ongi kokatuta ikusi dugula, KiVa, Golden 5, positivities? ikastolok urrats ugari emanak ditugula konturatu garelako. Ikastoletan emozioak eta ikasketa lotzeari zentzu handia ematen diogu, jakina baita emozioek haurren egunerokoan duten eragina, bai beraien ekintzetan eta baita lortutako emaitzetan duten garrantzia ere.

“Turkiak egin duen ekarpena ekimenerako konpetentziarekin lotua izan da. Nola landu hori eskolan, nola indartu; baita ikasleei behar horren kontzientzia nola sortu ere. Horretan guk ere bidea egina dugula jabetu gara. Izan ere, gure egunerokotasunean ikasleek hobetzeko gogoa edukitzea bultzatzen dugu, bere buruengan sinets dezaten lantzen dugu, ekimena sustatzen dugu, arazoei aurre egiteko gaitasuna garatzen laguntzen diegu eta batez ere, esfortzuaren balioaren garrantzia azpimarratzen diegu behin eta berriz”. Azken finean, espiritu ekin-tzailea denok garatu dezakegun ahalmena delako.

Besterik aipatzekotan interesgarria izan da historiari lotutako kultur ekintza ugari egin ditugula. Asko ikasi dugu horren inguruan, jakin dugu asko sufritutako herrialdea dela Lituania, naziak, sobietarrak, azken ehun urteak ez direla errazak izan”. Ilusioz berpizten ari den herria da, ordea.