Mindfulness edo arreta osoa, oraingo uneari arreta jartzeko gaitasuna da jakin-min eta onarpenez. Gure pentsamendu, emozio, sentsazio eta sentimenduen kon-tzientzia izatea.

iaztik lanean Iazko ikasturtetik Haur Hezkuntzako ikasleekin Mindfulness jarduerak eta jolasak burutzen ari gara. Jarduera anitz hauen bidez zentzumenak, arreta, pertzepzioa, mugimendua, memoria... lantzen ditugu. Egunerokotasunean txertatu ditugu ikasleengandik oso onarpen ona lortuz.

Egunero haurrekin ekintza hauek egiteak arreta hobetzea, enpatia lantzea, lasaitasuna eta emozioen kudeaketa ahalbideratzen ditu. Hainbat estimuluei isiltasunean arreta jartzea edo bere arnasketan kontzentratzea lortzen duen haurrak, beste hainbat trebetasunen garapenean ere aurrera egin dezake.

Trebetasunak lantzen Gelako Mindfulness jardueren bidez haurrek lasaitzeko trebetasun eta teknikak garatzen dituzte gune lasai eta ziur batean, bertan hobeki ulertzen dituzte beraien emozioak eta arnasketa, gorputza eta sentsazioen kontzientzia bereganatzen joaten dira. Honek oreka emozionala, autokontrola eta arazoen kudeaketa errezten du.

Egungo gizartean, erabat barneratua dugun modu “automatikoan” ibiltzea bertan behera uztea beharrezkoa dugu. Une bakoitza baloratu eta gozatzen ikasteak estresa eta agobioa ekiditzen lagundu ahal digu baita gure haurrei ere.

Egunerokoa Egunero, goizeko lehengo saioan gela batean elkartu egiten gara eta elkar agurtu ondoren elkarrekin “mantra” bat burutzen dugu.

Eguneroko mantrarekin sintonian jartzen gara eta eskolako jardunaldiari era positiboan hasiera ematen diogu. Ondoren “Mindfulness” ariketa edo jolas txiki bat egiten dugu, jarduera hau egunero desberdina izaten da baina beti ere arreta osoaz egitea beharrezkoa izaten da. Ekintza bukatu ondoren haurrak “pentsatzeko posturan” jartzen dira, eta ondoren egingo dutena bakarka pentsatzen dute: zein geletara joango diren, han zer egingo duten, zer materiala erabiliko duten.

Hausnarketa txiki hau egin ondoren haur bakoitzak lasai lasai erabakitako gelara abiatu eta nork bere proiektu txikia martxan jar-tzen du.

Hurrengo ikasturtean Lehen Hezkuntzako 1. mailan jarraitzea gustatuko litzaiguke.