apirilaren 24ra arte

Auzolandegiak programan izena emateko epea hasiko da datorren asteartean

Aurtengo programak 170 plaza eskaintzen ditu eta zortzi auzolandegi egingo dira

09.02.2020 | 04:53
Auzolandegiak programa.

BILBO. Programaren arduradunen arabera, 18 eta 26 urte bitarteko  Euskadiko 170 gazte inguruk Euskadiko, beste autonomia erkidego  batzuetako eta atzerriko auzolandegietan parte hartu ahalko dute.  Plazen trukean, beste erkidego batzuetako 100 gaztek eta atzerriko 50  gaztek Euskadiko auzolandegietan parte hartzea aurreikusi da.

Datorren udan Euskadiko auzolandegietan parte hartzen dutenek  hainbat jardueratan parte hartuko dute, besteak beste, hezegune bat  berreskuratzea Agurainen, arkeologia indusketa egitea Maeztun,  Gaubean Villamordoneseko eremua egokitzea, Sopuertan bidegorri bat  gaitzea, Bergarako eta Lekeitioko egoitzetan adineko pertsonak  dinamizatzea, Lemoan lubakiak eta memoria berreskuratzea eta Zamudion  ahultasun nutrizionaleko egoeran dauden pertsonei elikagaiak banatzea  eta laguntzea.

Aguraingo, Gaubeako eta Lemoako auzolandegiak nazioarte eremukoak  izango dira, eta atzerritarrak izango dituzte. Erreferentziazko  hizkuntza ingelesa izango da. Gainerako auzolandegietan hainbat  autonomia erkidegotako gazteek parte hartuko dute, eta  erreferentziazko hizkuntzak euskara eta gaztelania izango dira.

Gainera, urtero bezala, plazak eskainiko dira estatuko beste  autonomia erkidegoetan eta atzerrian dauden auzolandegietarako.  Atzerrian, Alemania, Armenia, Estonia, Frantzia, Grezia, India,  Islandia, Italia, Letonia, Maroko, Nepal, Txekiar Errepublika,  Errusia, Serbia, Taiwan eta Turkian egingo dira auzolandegiak.