Ongi dakigu hezkuntzarekiko ikuspuntua aldatu egin behar dela. Ikasleak berariazko ezagutzaz betetze hutsa gainditzeko eta baita ere kognitibotik haratago joateko, Mendigoiti ikastetxeko proiektu pedagogikoak garrantzi handiko aldaketa izan du azken urteetan. Gureak egin ditugu metodologia pedagogiko berritzaileak, neurozientziak egindako ekarpen eta aurkikuntzen bermearekin.

XXI. mendean begi-bistan dago dena izugarrizko abiaduran alda-tzen ari dela. Garai berrietara egokitu eta erosotasun-eremutik haratago joateko bideari ekin beharra dago. Honengatik, hain azkar alda-tzen den gizartean hezkuntzarekiko ikuspuntua aldatu egin behar da. Ikasleak berariazko ezagutzaz betetze hutsa gainditzeko, kognitibotik haratago joan eta haurrari garapen osoan akonpainatu. Mendigoiti ikastetxeko Proiektu pedagogikoak garrantzi handiko begirada aldaketa izan du azken urteetan. Neurozientziak egindako ekarpen eta aurkikuntzen bermearekin gureak egin ditugu Metodologia pedagogiko berritzaileak.

Proposatzen dugun ildo pedagogikoak beste eskola bizi eta aktiboak ditu oinarri, baita ere Italiako Reggio Emilia, Montessori, E. Pikler, Arno Stern, Waldorf, Diziplina Positiboa inspirazio iturri eta eredu dira guretzat.

Ikasleei norbera izaten laguntzeko eta munduan elkarrekin bizitzen ikasteko balio beharko du eskolak. Pertsonaren garapen holistikoa eta hezkuntzaren ikuspegi humanista oinarri ditu honek. Burua eta biho-tza elkarrekin.

Mendigoiti Ikastetxe Bizia eta Aktiboraren asmoa da Hezkuntzaren lau zutabeak oinarri hartuta (Delors Txostena, UNESCO, 1996) XXI.mendeko ikasleentzako ezinbestekoak diren eta, beraz, pertsona guztiak behar dituzten konpetentzia giltzarriak garatzea.Ikasleak modu aktiboan inguruarekin harremanetan jartzea (egiten ikastea); esperimentazioaren bidez, Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzaren bidez (POI) metakogniziaren bidez jakintza eraikitzea (ezagutzen ikastea); taldearen aniztasuna, garunaren aniztasuna konpartitzea eta Diziplina Positiboak emandako tresnen bidez bizitzarako abilezia sozio-emozionalak garatzea (elkarrekin bizitzen ikastea), eta kon-tzientzia emozionalaren bidez, azkenik, norberaren esentzia, norberaren izaera garatzea (izaten ikastea).

Espazio eta taldekatze malguak, aniztasuna eta ikasketa erritmo ezberdinei erantzuteko, ikasleen norbanakoari errespetatzea oinarria da. Gure eskolan, adin ezberdinetako haurrak espazio berean egoten dira. Askotariko harremanak sustatzeko prestatzen ditugu espazioak, norbera bere erritmoan hazteko, garunaren aniztasunari erantzuteko.

Ikasleek ikasteko, jolastu, esperimentatu, esploratu eta segurtasun fisikoa eta emozionala bermatuz, ikasketak egin ditzaten, estetikoak diren Giro Prestatuak antolatu ditugu. Hainbat ezagutzetan sakontzeko, materialak errex eskuratzeko moduan kokatzen ditugu eta askotariko baliabideak, proposamenak eskaintzen ditugu: jolas sinbolikoa, matematika, idazketa eta irakurketa, kontzientzia fonologikoa, historia, geografia, botanika, esperimentuak, argiarekin esperimentatzea, zurgin-tza, sukaldaritza, Hezkuntza Sortzailea, eskuz eta makinaz josi, pentsamendu konputazionala... Haur Hezkuntzan zirkulazio librea dugu printzipio nagusi eta Lehen Hezkun-tzan lantegi-tailerrak eta aukeraketa askea ere. Ikastetxe osoan Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (POI) dugu ardatza.