Nafarroako migratzaileen 150 elkarte baino gehiagori deia egin zaie Migratzaileen Foroan parte hartzeko; hain zuzen ere, eratzeko bilera asteazken honetan, urtarrilak 29, izango da Iruñeko Printzearen Gotorlekua egoitzako ekitaldien aretoan. Organo parte-hartzailearen eta aholku-emailearen helburua da Foru Exekutiboaren Migrazio Politikek Nafarroan bizi diren eta beste herrialde bateko jatorria duten herritarren iritzia jasotzea erraztea.