- Herritik sortu diren ikastolak ez dira zilborrari begira bizi, ez dira irakaskuntza eskaintzera mugatzen. Ikastola duten hiri eta herri guztietako biztanleria da horren lekuko: zenbat kultur ekitaldi, festa eta elkartasun ekimen, han eta hemen, ikastolek bultzatu eta herritar guztiei eskuzabaltasunez eskainiak.

Duela berrogeita hamar urte sortu zenetik, San Fermin Ikastola ere nabarmendu da horretan. Ikasmaterialen urritasun handiko garaian, arazoari aurre egiteko denda bat martxan jartzea erabaki zuen. Horren ondorioz sortu zen Iruñeko Kide denda, 1972an, Donostiako Haurride eredutzat harturik.

Ikastolako gurasoak euskaldun-tzeko ahaleginak ere merezi zuelakoan, San Fermin Ikastolak Arturo Campion euskaltegia bultzatu zuen. 1974ko udazkenean izan zen hori, garai hartan Eskolapioetan-eta barreiaturik zeuden euskararen akademiak batuz.

Handik bi urtera, Zizur Txikiko ikastetxean San Fermin Abesba-tza sortu zen, Fermin Iriarte musika-irakaslearen zuzendaritzapean. Gaur egun, ahots zurien abesba-tza da, maila handikoa. Hamabost gaztek osatzen dute, denak San Fermin Ikastolako ikasle ohiak. Taldea Euskal Herrian eta hemendik kanpo ere aritu da. Kontzertuetan eta grabatu dituen diskoetan ahalegin handia egin du nafar musikagileen obra ezagutarazteko: Pascual Aldabe, Lorenzo Ondarra, Martin Zalba, Luis Elizalde, Koldo Pastor€

San Fermin Abesbatza ez da Zizur Txikiko Ikastolan sorturiko bakarra. 2005etik beste bat dago, guraso eta irakasle talde batek osatua, hori ere Fermin Iriartek zuzendua.

Eguberrietako ohituretan ere egina du bere ekarpena. Izan ere, San Fermin Ikastolarena da Iruñera heltzen den lehenbiziko Olentzero, Gabonetako oporren bezperetan. Iruñeko Udaletxe plazatik abiaturik, ikasle, guraso eta irakasleak karrikadantzan ibiltzen dira, ikazkina gidari dutela.

Begi bistakoa da: duela berrogeita hamar urtetik egoitza Zizur Txikian duen ikastola beste paraje ba-tzuetan ere mugitu da, beti ere duen onetik gizarte osoari eskain-tzeko.