- Nafarroako D ereduko zazpi ikastetxek Sormen Digitala irakasgai berria eskainiko dute hastear den 2020-21 ikasturtean. Ikasgaiak gazteen sormena eta irudimena landuz euskal kulturaren transmisioa erraztea izango du xede. Hezkuntza Departamentuaren Euskara Atalak diseinatu eta bultzatu duen irakasgai berria Barañaingo Alaitz institutuan, Iruñeko Eunate, Iparralde, Iturrama zein Jaso Ikastolan eta Lekarozko ikastetxean eskainiko da DBHko 2. eta 3. mailan, hautazko irakasgai edo diziplinarteko proiektu gisa.

Irakasgaia lantzeko, Miren Basurto eta Mirentxu Oteiza EIBZko irakasleek, gazteak esperimentatu dezaten eta euskal ondarea eta sorkun-tza hartu eta jorra, iraul eta alda dezaten lau tailer diseinatu dituzte: Ezpainzapia, Handia eta Maskarak, Frontoia eta Txalaparta, proposamen sortzaileez betetako unitate didaktikoak. Lau tailer horiek lau sortzaileren ekarpenekin aberastu dira (Oskar Alegria zinemagilea, Ines Osinaga musikaria, Leire Urbeltz artista plastikoa, eta Oier Zuñiga an-tzerkigilea). Laurek bisita eginen dute ikastetxeetara ikasturtean zehar, gazteekin elkartu eta gelan sortzen ari diren dinamika eta lanen inguruan proposamenak egiteko.

Ikastaroaren azken helburua sor-tze askea izanen da: tailerretan ikusi eta ikasitakoak eragindako sentipen, gogoeta eta sentimenduak dan-tzaren, musikaren, antzerkiaren edota arte plastikoen bidez irudikatzea, eta irudikapen horiek bideoan bildu eta aldizkari digital batera igotzea, ZUT agerkariaren ereduari jarraiki. Lana gainontzeko ikastetxeetara helaraziko da.