- Joan den urriaren 16an, ortzirala, Trikidantzeko bi kide etorri ziren Baztan Ikastolarat, gure gonbidapenari erantzunez; Leire Onsalo eta Arkaitz Mindegia. Gure galderak erantzun ondoren, lau abesti jo zituzten: Erre zenituzten, Lau teilatu gainean, Keinu konplizeak eta Lasai lasai. Arras ongi pasatu genuen!

Nola sortu zen taldea?

ARKAITZ-Nire arreba eta ni trikitixa eta pandereta ikasten hasi ginen, eta 16 urte genituenean, afarietan, bazkarietan jotzen hasi ginen. Horrela hasi ginen, bata bertzearekin jo-tzen eta gero herriko festa batzuetatik deitzen hasi ziren, eta taldea handitu nahi izan genuen. Alaitz eta Maider, Maixa eta Ixiar... taldeak genituen burutan eta hoiek erreferentzi bezala izanda, hirugarren pertsona sartu zen taldean, Leire Ortuoste, Arrasateko neska bat, eta gero Mikel Rekarte bateri jole gisa, ondoren Ritxi, baxu jole moduan eta horrela sortu zen taldea, erromeria talde bat sortzeko intentzioarekin gehien bat.

Nola ezagutu zineten?

A-Hasieran nire arreba eta ni hasi ginen eta gero taldekide gehiago sartzen hasi ziren. Kasting txiki bat egin genuen Nafarroa inguruko jende gehiagorekin eta abeslari izateko hiru pertsona aurkeztu ziren baina, Leire Onsalo aukeratu genuen eta horrela ezagutu genuen elkar.

LEIRE- Ni taldean beraiek aukeratu nindutelako sartu nintzen eta horrela ezagutu genuen elkar.

Nori bururatu zitzaion taldearen izena? Zergatik deitzen da taldea Trikidantz?

A-Gure lendabiziko izena gure abizenetik sortu zen. Gure abizena Mindegia da eta gure lendabiziko izena Mindegia anaia-arrebak zen, anai-arrebak ginelako, baina taldekide gehiago sartu zirenean izen bat paratu nahi genion taldeari eta trikitixa hitza erabiliz, hitz joko ezberdinak sortzen hasi ginen. Hasi ginen horrela triki-triki, triki-tri, trikidantza... eta horrela gelditu zen.

Zenbat zarete taldean?

L-Taldean bortz kide gara.

A-Bortz eta gero kontzertuek aurrera eramateko, argi eta soinu ekipoak eramaten ditugu eta gurekin batera bertze bi lagun etortzen dira; batek soinua egiten du eta bertzeak argiak egiten ditu.

L-Hori da, badakizuen bezala konzertuetan ez gara bakarrik gu gure instrumentuekin izaten. Entzun ahal izateko mikrofonoak egoten dira eta ikusi ahal izateko, argiak. Guzti hau kontrolatzea ere lan garrantzitsua da.

Zein da zuen musika estiloa?

L-Arkaitzek erran duen bezala erromeri talde bat gara eta horregatik gehienetan bertsioak egiten ditugu, beste abeslarien eta taldeen kantak hartu eta horiek jotzen ditugu, gure bertsioa eginez. Gero ere, euskara zabaltzea da gure helburua eta horregatik gehienetan euskaraz kantatzen dugu, baina erdal kantak ere kantatzen ditugu.

Zenbat kanta eta diska sortu dituzue?

A-Normalean bertzeen kanten bertsioak egiten ditugu baina tarteka ere gure kantak ateratzen ditugu adibidez San Fermin ikastolako Nafarroa Oinezko kanta guk sortua da, Uharteko gazte taldearen hamargarren urteurreneko kanta guk egin genuen. Diska bat atera genuen ere bai lehenagoko talde formazioarekin eta eskualdeari dagokionez Baztandarren Biltzarrak 50 urte egiten zituenean, kanta guk atera ginuen ere.

Zein da zuen kanta gustukoena?

A-Badira pila bat eta bakoitzak bere momentua dauka. Gustuko, denak ditut gustuko baina disko berrikoak oso politak dira. Aurreko diskokoen artean aukeratuz, nir-etzako Non abestia da nire gustukoena.

L-Nire gustukoak anitz dira, herriz herriz kantatzen ditugunak. Baina gustukoenak sortu dugun diskoko kantak dira. Euskal egileen kantak aunitz gustatzen zaizkit.

Noiz egin zenuten zuen lehenengo kontzertua? Eta nola izan zen?

L-Nire lehenengo kontzertua martxoak 8an izan zen, Elizondon. Arras urduri nintzen. Nire lagunak kontzertua ikustera etorri ziren. Gainera, Arkaitz eta bertze taldekideak denbora gehiago ematen zuten elkarrekin baina ni hasi berria nintzen. Hala ere, arras ongi atera zen dena.

Zenbat kontzertu egiten dituzue urtean?

A-Normalean, urteko 50-60 kon-tzertu izaten dira, baino aurten bi.

L-Aurten bi eman ditugu Arkai-tzek erran duen bezala lehenengoan Lizarran. Lizarrako kanpinak antolatutako kontzertu ttiki bat izan zen pistina inguruan eta bigarrena abuztu bukaeran, Arantzan, hemendik hurbil, aterpean. Eta horiek izan dira. Baina normalki, 50-60 kontzertu ematen ditugu urtean.

Eta urrun dagoen leku batera joan zarete kontzerturen bat ematera?

A-Bai. Parisen egon ginen Euskal Etxean jotzen: Nafarroaren Eguna ospatu zutenean izan zen eta egun arras polita pasatu genuen.

Zein tokitan disfrutatu duzue gehien jotzen?

L-Nik uste dut denetan disfruta-tzen dugula, batzuetan gehiago eta beste batzuetan gutxiago, baina disfrutatu denetan. Azkenean, taldean nahi dugulako gaude, eta lekua txikia edo handia izan, denetan disfrutatzen dugu.

Nork sortu zuen Youtubeko kanala?

L-Kanala denen artean sortu genuen duela urte bat inguru. Kanala, Keinu konplizeak abestiarekin estreinatu genuen. Plazaz-plaza jo-tzen genuen Arkaitzek konposatutako kantua eta jendeari anitz gustatzen zitzaionez, Youtubera igo-tzea proposatu zigun. Gerora, ber-tze hainbat bideo ere publikatu ditugu kofinamendu tenorean. Batetik, gure diska berrian egonen den Inkisio berriak abestiaren aurkezpena dago eta, bertzetik, ETB 1-ek konfinamenduan zehar luzatutako proposamenaren ondorioz grabatu genuen Txoriak txori abestiaren bertsioa. Hala ere, poliki-poliki kanala osatzen joango gara.

“Normalean, urtean 50-60 kontzertu ematen ditugu baina aurten bi besterik ez ditugu eman: Lizarrako kanpinean eta Arantzan”