urten, ezohiko ikasturte berezi honetan, 40 urte bete-tzen ditu Arangoiti Ikastolak. 1980. urtea zen familia eta euskaltzale talde txiki batek Arangoiti Ikastolako proiektua martxan jarri zuenean. 40 urte dagoeneko!

Zailtasun guztiei aurre eginez eta ilusiorik handienarekin, gaur egun Arangoiti ikastola osatzen dugunon hazia erein zuten hasierako lagun haiek. Horregatik, urte hauetan ikastolako partaide izan diren edo diren bost lagunengana jo dugu ikastolaren inguruko galdera pare bat botatzera.

Ikastola izan zen hasierako eraikin zaharraren atean bildu ditugu Manolo eta Izaskun. Pozik eta harro etorri dira hitzordura, mila kontu ekarri dizkigute gogora, zenbat istorio hasierako urte haietan! Bi galdera jaso ditugu elkarrizketa honetarako.

Manolo Iturbide Torres ikastolako lehenbiziko lehendakaria izan zen. Berarentzat, "bitarteko gutxirekin baina ilusioz beteriko irakaskuntzarako proiektu euskaldun aurrerakoia da ikastola, gaur egun finko den proiektua izateak harrotasun eta alaitasun pila" ekartzen diona. "Hezkuntzarekiko tresna izugarria izan da, euskaldun berriak ekarri dituena herrira eta ingurura. Gainera demokratikoa eta parte hartzailea denez gero, erreferente bat izan da euskal hezkuntzarako ere".

Ikastolako lehenbiziko irakasle izandako Izaskun Aldaz Zufiaurrek aski ongi gogoratzen ditu proiektuaren lehenengo urratsak. "Arangoiti ikastola, herri-proiektu gehienekin suertatzen den bezala, abiapuntuan ideia bat besterik ez zen; ideia polita, asmo handikoa, baina ideia bat azken finean", gogoratzen du Aldazek. "Hasieran ametsa zen, ibilbide zeha-tzik gabeko ametsa baina, pixkanaka, finkatzen joan zen, ezinbestean proiektu bihurtu zen arte". "Niri", borobiltzen du, "proiektu horren garapenaren parte izateak, bizi-ikaskuntza ekarri dit bai maila profesionalean baita pertsonalean ere eta horrek pertsona gisa hazten lagundu dit".

Herriari "ekarpen izugarria" egin diola uste du ikastolako lehenengo irakasle izandakoak, halaber: "Alde batetik, eragile garrantzitsua izan da gure hizkuntza ezagutzera ematen eta horren bidez euskal kultura susta-tzen. Bestetik, komunitate osoan eta osoarekin oso modu positiboan garatu ditu giza mekanismoak. Hauek, gizarte honen garapen sozialean eta giza garapenean elkarreragin handia izan dute. Modu horretaz, horren parte aberatsa bihurtu da ikastola".

Gaur egungo hiru ordezkari bildu ditugu ikastolako patioan: Selva, Ane eta Aratz. Hauei ere galdera berdinak luzatu dizkiegu. Selva Echeverria Itsaso gaur egungo ikastolako guraso eta juntakidea da. Bere kasuan, ez daki ikastola bere familiaren parte den "edo sekulako lan taldea". "Baina badakit hemen bizi eta ikasten ari naizen guztiak nire bizitza osoan zehar lagunduko didala. Nire alaba familia handi honen partaide izango zela garbi nuen hasieratik, ez nekiena zen, nire kasuan ere, Arangoiti Ikastolari esker pertsona bezala izugarri hazteko eta ikasteko aukera izango nuenik". Ikastolak herriari egiten dion ekarpena handia dela uste du, tartean kooperatiba eredua, kultura, aniztasuna, integrazioa, dinamismoa... "Arangoiti ikastola osatu eta osatzen dugun guztion ahaleginarekin herritik eta herrirako jaioa".

Aratz Goñi Gota 6. mailako ikaslea da, eta argi dauka erantzuna: "Nire-tzat Arangoiti ikastola ikasteko leku on bat da eta gainera lagunekin egoteko lekua ere". Halaber, ikastola euskara indartzeko eta hizkuntza herrian zabaltzeko parada eskaintzen du Arangoitik.

Ane Burguete Burguete ikastolako ikasle ohia da eta, horretaz gain, baita gaur egungo zuzendaria ere. "Nire-tzat, txikitatik, Arangoiti Ikastola familia handi bat izan da", gogoratzen du. "Seguru sentitu naizen lekua izan da, zaindu nauten lekua. Gaur egun, langile bezala, lan egiteko modu gisa hartzen dut. Ikastola gertukoa da, afektiboa, non pertsonok erdigunean gauden eta elkarren artean zaintzen eta laguntzen garen". Halaber, ikastolak egiten duen ekarpenaren inguruan, "herria eta ingurua euskaldun-tzeaz eta zaintzeaz gain, komunitate bateko kide sentitzea" ahalbidetzen duela azpimarratu du. "Ikastolatik pasa ginenok, orain gaudenok eta etorriko direnak ikastolako parte (izango) gara. Guraso talde batek Irunberrin elkarlanean hasi zuen proiektu hau, gaur egun, bertan gaudenon artean ilusioz jarraitzen dugu. Nire ustetan, geroz eta indibidualagoa den gizarte honetan errespetutik, arduratik eta inplikaziotik talde lanean ari-tzen jarraitzea da ikastolak egiten duen ekarpenik politenetarikoa".

Orrialde honetara ekarri ditugun lagunei eta baita urte guzti hauetan ikastolako partaide izan diren guztiei, bihotzez eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu, eta ikastolari beste 40 urtez gutxienez irautea opa diogu. Zorionak, Arangoiti Ikastola!