Dudarik gabe, elebiduna izatea bermatzen duen eredua da D eredua, Eduardo Aldasoro pedagogoak eskaini hitzaldian aditzera eman zuenez. “D eredua euskarazko eredua da, baina bada eleanitza ere, hasieratik inglesaren irakaskuntza eskaintzen baitu, baita frantsesarena ere hurrengo etapa batean”. Zerbait nabarmentzen badu, hori ereduaren kalitatea da, nazioarte mailan ere frogatua izan dena PISA txostena bezalako ikerketen bidez. “D ereduan barneratzen diren ezagutzak altuak direla frogatu da, konpeten-tzia guztietan”.

Eredu honetako ikasleriaren baitan, etxean euskara ama-hizkuntzatzat duten ikasleak aurkitzen dira, baina ez dira gehiengoa. “Hauentzat, eredu hau indartze eredu bat da eta, gaztelerak gizartean duen presentzia handia dela eta, elebitasun maila orekatua izango da”. Baina Aldasorok adi-tzera eman bezala, gutxi gora-behera bi heren dira etxean gaztelera dutenak hizkuntza nagusi. “Ikasle hauek gazteleraz egiten dute etxean, eta kasu batzuetan beste hizkuntza bat: tartean errumaniarra, portugesa edo txinatarra”. Ikasle hauentzat, murgiltze eredu osoa izanen da D eredua. “Etxeko hizkuntza, eskolako hizkun-tzarengatik ordezkatuko du ikasleak eredu honetan. Horrela, 3 urteetatik 7 urteetara, ikasleak irakurketa eta idazketa euskaraz egitea lortuko dugu, eta alternatiboki ezagutzen dituen beste hizkuntzatan egingo du”.

Heziketa prozesua berezko hizkun-tza batean oinarritzeak abantaila handiak dituela ere azpimarratu du pedagogoak. “Norbere kultura balioan jar-tzea eta lotura afektiboa indartzea errazten du, beste hizkuntzek eman ezin digutena”. “D ereduak ibilbidea luzea du Nafarroan”, gehitu du, “eta aurrekaria izan da metodologian, kohezkunditzan, familiek ikastetxearekin duen harremanean…”.

Euskara ez dakiten gurasoen kasuan, Aldasororen iritziz ez zaio zertan eredu honi beldurrik izan behar. “Guraso askori etxeko lanetan lagundu ezinak kezkatzen die. Jakin beharra da, etxeko lanen kontzeptua bera aldatu dela, indartze ariketa bat izan ohi dela, haurrak egin behar dituenak”.