uskara ikastea eta bizitzea ahalbidetzen dute hezkun-tza ereduak sustatzeko Euskarabideak aste honetan zehar ospatu duen kanpaina, hezkuntza-sisteman, haur-eskoletatik unibertsitate-irakaskuntzara, euskara irakastearen bidez sartzen diren hiztun berriei lotuta egon da eta bere helburu nagusia "euskara balio positibo eta integratzaile gisa eta familiek seme-alabei eskain diezaieketen baliabide baliotsu gisa islatzea" izan da, antolatzaileen arabera.

Hala, streaming bitartez jarraitu ahal izan diren hiru hitzaldik osatu dute kanpaina, hezkuntza arloko hiru adituren eskutik: Jasone Cenoz EHUko Hezkuntzako Ikerketa eta Diagnosi Metodoen katedraduna eleaniztasunaren garrantziaz aritu da, Eduardo Aldasoro pedagogo eta hezkuntza adituak D eredua izan du mintzagai eta Juan Pedro Urabayen irakaslea A ereduaren abantailak azaldu ditu. Hiru hi-tzaldiek argi utzi duten ideia nabarmenetako bat, euskaraz ikastearen hautua betiere aberasgarria dela da, erabakigarria bai norbere kulturaren ezagutzarekiko, baita beste hizkuntzen ikasketarako ere.

Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako Kontseilariaren hitzetan, "euskara egungo eta etorkizuneko balioa da, munduari irekia, eta gure seme-alabei balioa eta aberastasuna ematen die. Oraingo eta etorkizuneko hizkuntza. NASTATen inkestaren arabera, 30 urtetik beherako lau gaztetik bat euskalduna da. Gurasoen %30ek D eredua, hau da, hizkuntzan murgiltzea bermatzen duen eredua, aukeratzen dute 3 urteko seme-alaben hezkuntzarako, eta %20k A eredua. Gainera, Eusko Ikaskuntzak bizikidetzari buruz egindako azterlanak adierazten duen bezala, gazteek gero eta gehiago ikusten dute euskara balio positibo gisa".

Hitzaldien aurretik ikus-entzunezko hiru ekoizpen aurkeztu ziren. Bertan pertsona ezberdinek euskararen inguruan dituzten bizipenak eta iritziak kontatzen dituzte, haurren hezkuntzaren elementu gisa. Honako hauek izan dira parte-har-tzaileak: Begoña Lanz, Alloko irakaslea; Leire Echeverria eta Ainhoa Iriarte, Garesko irakasleak; Ainhoa Unanua, Mañeruko ama eta erizaina; Jorge Nagore, Iruñeko aita eta kazetaria; Maite Espinosa, Buñuelgo ama eta alkatea; Raquel Jiménez, Cascanteko ama eta irakaslea; Pablo Hermoso de Mendoza, Lizarrako aita eta errejoneatzailea; África Baeta, ama eta kazetaria; eta Na-talia Lacunza, Iruñeko kantaria.