zken urte hauetan hezkun-tza alorrean eraldaketa handiak somatzen ari gara etengabe. Uneoro proiektu ugari iristen zaizkigu bai Hezkuntza Departamentutik eta baita hainbat erakundeetatik ere: Skolae, Laguntza Programa, Metodologia berriak, IK/KI, Teknologia berrien erabilera... Nola kudetu dezake ikastetxe batek hainbeste informazio eta eraldaketa?

Amaiur Ikastola 2018. ikasturtetik esan dezakegu eraldaketa prozesu bat bizitzen ari dela. Urte askotan irakaslego finko eta metodologia tradizional batean oinarrituta zegoen ikastetxea zen. Baina urteak pasa ahala, irakaslegoa jubilatzen hasi zen eta berarekin batera metodologia berritzaileen beharra sumatu zen.

Hori dela eta, 2021. ikasturteko klaustroan Amaiur Ikastolak Hezkuntza Departamentuak eskaintzen duten Proeducar-Hezigarri programan parte hartzea erabaki zuen. Hobeto ulertzeko, PROEDUCAR-HEZIGARRI Nafarroa programak eraldaketa globaleko proiektu batean parte hartzea proposatzen die ikastetxeei. Proiektu horretan ikastetxe bakoitzak bere lan eta eraldaketa-ibilbidea erabakiko du, bere ingurunea, abiapuntua eta amesten duen etorkizuna kontuan hartuta.

Hezkuntzako Berrikuntza Programa Berrikuntzako Hezkuntza Programa da, Europako Gizarte Funtsak (EGF) finantzatua eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Gizarteratze, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak kudeatua.

Helburu nagusia eskola-porrotaren eta eskola-uzte goiztiarraren aurka borrokatzea eta ikasle guztien hezkuntza-inklusioa eta eskola-arrakasta bultzatzea da. Bere lan ildoa, sareen bidez lan egitea da, hau da, parte hartzen duten ikastetxeak zazpi saretan antolatuta daude eta horietako bakoitzean Nafarroa osoko ikastetxe anitzak aurkitzen dira. Bertan, lan taldeetan gai ezberdinak jorratzeko eta materialak parteka-tzen dira. Amaiur Ikastolan talde motor bat sortu da, Proeducar-Hezigarrik proposatzen dituen lan ildoen inguruan gure proiektua eraiki ahal izateko. Halaber, beste ikastetxe batzuk ere bisitatzeko aukera ere ematen du, beren lan egiteko modua presentzialki ikusteko eta ondoren zure ikastetxean martxan jartzeko.

Bukatzeko, Nelson Mandelak esan zuen bezala, "Hezkuntza mundua aldatzeko erabil dezakezun armarik boteretsuena da".