rribarrearen harria ekimena, lankide arteko ahoz-ahokoaren bitartez heldu zitzaigun Italiatik eta, nola ez, komunitate kideon artean ezagutzera eman eta zabaldu dugu. Ikasleak, familiak, maisu-maistrak eta ikas komunitate kide guztiei zuzenduta dago eta, jolasak, horixe du helburu nagusi: komunitate alai bateko partaide sentiaraztea eta elkarrekin jolastea.

Jolasa, haur bakoitzak ibai bazterrean jasotako bere esku-azpien tamainako harria bilatu eta eskolara ekartzean datza. Ondoren, ikasgelan, harritxoa kolorez margotu, apaindu eta azkenik berniz gardena aplikatu beharra zaio eguraldi aldaketari aurre egin ahal diezaion.

Horrekin batera, marrazki edota esaldi bana sortuko dute ikasleek harriarekin batera aurkitzen duen horri irribarrea eragiteko asmoz. Maitasun mezua, mezu positiboa, ilusio bat , harridura mezua edo dena delakoa.

Behin harritxoak prest, familiekin auzoan edo herrian barna toki desberdinetan izkutatuko beharko dituzte.

Auzotik eta herrietatik paseatzerakoan, mandatuak egiterakoan edota beste edozein zereginetan ari garenean, harri koskorrak aurkitzean da-tza jolas proposamena. Zorteko bagara eta bat topatzen dugun aldiro, une horretako argazkia ateratzea eska-tzen du proposamenak.

Segituan berriz ere toki desberdin batean izkutatuko dugu pixkanaka harri aurkikuntza katea sortzen dugula.

Ateratako argazkiak posta elektronikoz edota paperean eskolara ekarrita, solaserako eta lanerako bitarteko bilakatuko da. Une horiek deskribatuko ditugu, nola sentitu garen eta abar.

Prozesu parte-hartzailea izateaz gain, dinamikoa, alaia, positiboa eta dibertigarria ere bada. Ikasturtea amaitu bitarteko prozesua izango dugu Buztintxurin eta familien zein beste auzokide edo herritarren inplikazioa ezinbestekoa izanen du.

Behin prozesua dokumentatua dugunean, Buztintxuri Ikastetxean maiatzaren erdialdera ospatu ohi dugun Pasearte ekintzarako, jolas hau barnebiltzen duen denok disfrutatzeko moduko panel bat prestatuko dugu.

Gure bizitzan irria eta komunitatea funtsezkoak ditugu. Ikasi ahal izateko ere, pozik eta baikor egon behar dugu. Honatx osagai hauek batzen dituen ekimena. Zu ere irakurle, gonbidatua zaude!