kolae Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak diseinaturiko egitasmoa da. Programa honen helburua askatasuna eta berdintasuna lantzea da, generoen arteko berdintasuna, hezkide-tza, aniztasun sexualarekiko errespetua, identitate ezberdinak ezagutu eta onartzea. Skolaek lau asmo garrantzitsu ditu: bat, berdintasun ezarekiko gaitasun kritikoa eta aldaketarekiko konpromisoa; bi, autonomia, independentzia pertsonala eta enpleguaren zentraltasuna; hiru, lidergoa, ahalduntzea eta partaide-tza soziala; eta lau, sexualitatea, elkarbizitza eta indarkeria prebeni-tzea. Haur zein gazteei bideratuta dago eta adinaren arabera eduki ezberdinak lantzen dira, lau ardatz horietan oinarrituta.

Gure egunero-giroan konturatu gabe, generoan oinarrituta komentario sexistak egiten ditugu, adibidez: mutileei "ze indartsu zauden", "ze handia zauden"... komentarioak asko egiten dira. Neskeei aldiz tono goxoago batekin "ze guapa zauden" edo "printzesa" komentarioak asko errepikatzen dira. Programa honek berdintasunean hezteko eskubidea bermatzen du. Nafarroko ikastetxeetako ikasleak berdintasunean eta batasunean bizitzekoa eta ikastekoa ere ematen du. Proiektua fase batzuetatik pasatu zen sortu zenetik, 2017-2018an zabaldu den arte. Urte horietan modu esperimentalean ezarri zen 16 ikastetxeetan eta izan zuen arrakastaren ondorioz beste ikastetxe gehiagotan zabaldu zen gaur egun arte. Argia ikastolan ere hasi gara buru-belarri lanean.

Gure ikastolan, 2020-2021 ikasturtean irakasleak formakuntza egiten hasi ziren. Denok osatzen dugu proiektua baina ikastolan arduradun nagusi bat daukagu, Anika Lujan da. Duela bi urte hasi zen ikastolak aukera eman ziolako eta gaia gustuko zuenez onartu zuen. Aurten irakasleak formazioaren bigarren urtean daude eta irakasleen asmoa Skolae programazio eta denboralizazio zehatzagoa osatzea da. Dena den, helburu nagusia Argia Ikastolan hezkidetzan oinarritutako heziketa ziurtatzea da, bai eremu pedagogikoan eta baita ikastolako beste eremu batzuetan ere. Anikak adierazi duenez, helburu hau ez da erraza izango,"moldatu beharreko aspektu asko daude eta egin beharreko hausnarketa dexente ere".

Irakasleen inplikazioari dagokionez, nahiko sentzibilizatuta daudela eta erantzun positiboak jasotzen ari direla aipatu du Anikak, baina sentzilibizatuta egoteak ez du esan nahi bide osoa egin dutenik, oraindik formakuntza falta da. Ikasleei dagokionez, geletan ez da aplikazio handirik egon, baina egin denarekin erantzunak oso onak izan direla zehaztu du. Lujanen arabera,"erraza izan daiteke gelan irakasle batek nahi duena eta politikoki zuzena dena erantzutea, baina gero hori norberak bere bizitzan aplikatu behar du eta ikusi eta egiten dugunaren aurrean kritikoak izan, eta hau askotan ez da gertatzen".

Anikak gaineratu du, gai hauek oso kulturalak direla, mentalitate aldaketa bat eskatzen dutela eta denbora behar dela horretan eragiteko. Gainera, batzuetan gizarteak beste norabide bat hartu duela dirudi, eta pauso bat aurrera eta bi atzera ibiltzen garela iruditzen zaio. Ikastolako erantzunekin Anika baikor dago, ikastolako langileok, familiak eta ikasleok bide beretik goazela pentsatzen du. Argia Ikastolako ikasleek balio sendoak eta gizartean modu positiboan eragiteko baliabideak izatea espero du.

Guk ikastolan galdetegi bat egin dugu hezkidetzari buruz. Galdetegi horretan 11 eta 16 urte tarteko 49 ikaslek parte hartu dute. Hamabi galdera izan dira eta momentu guztian anonimotasuna gorde izan da. Hauek izan dira erantzunak: familiarekin, klasean eta lagunekin sexualitateari buruz hitz egiten duten galderari erantzunez, gazteen %4ak bakarrik hitz egiten du askotan familiarekin sexualitateari buruz. Baina, lagunekin %34ak hitz egiten du. Aipagarria da, %27ak ez duela inoiz familiarekin sexualitateari buruz hitz egin. Klasean eta lagunekin ehuneko hau txikiagoa da, esate baterako, klasean sexualitateari buruz ez dela inoiz hitz egiten pentsatzen dutenak %6a bakarrik dira eta lagunen artean %14a bakarrik ez du hitz egiten. %46ak eskolan sexualitateari buruz noizean behin hitz egiten dela esaten dute. Datu horiek kontuan hartuta, ondorioztatu dezakegu, nerabeek sexualitateari buruz gehien hitz egiten duten esparrua lagunen artean dela. Edonola ere, ikastolan sexualitateri buruz hitz egiten dela ere esan dezakegu. Argi dago, familia artean, sexualitate gaia zaila egiten dela eta gutxitan lantzen dela.

Galdetegia erantzun dutenen %75ak oraindik sexualitateari buruz galdera asko dituztela eta beharrezkoak diren jakintzak ez dituztela adierazi dute. Horregatik, Gozamenez webgunearen berririk baduten ere galdetu diegu Argia Ikastolako nerabeei eta %55ak ezagutzen duela adierazi du eta oso ondo dagoela pentsatzen dute, galderen erantzunak interesgarriak direla eta zalantzak argitzeko aproposa dela komentatzen dute. Dena den, askok ez dutela erabili adierazi dute. Beste %43ak ez du inoiz webgunearen berririk izan. Pertsona bakar batek erabili izan du noizbait.

Helduentzako irudiak zenbatero ikusten duten galdetuz gero, espero ez genuen erantzunak jaso ditugu. Esate baterako, 50 pertsonen artean % 48ak pornoa ikusten dutela adierazi du. Gainontzekoek ez dutela ikusten adierazi digute. Erantzuleen %8,2ak pornoa askotan ikusten dutela esan dute. Egia esan, askotan ikusten duten pertsonen kopurua handiagoa izango zela uste genuen, izan ere, batzuetan gurasoekin sexua eta sexualitateari buruz ez dugunez hitz egiten, gure infomazio iturri gertuena interneta da. Gainera, pornoa ikusten duten %31k pornoa errealitateko sexua dela uste du. Datu honek asko harritu eta larritu gaitu, pornoan agertzen diren irudiak sexistak direlako eta errealitatean hori ez dela horrela erakutsi nahi dugulako. Horrekin lotuta, lagunarteko eguneroko elkarrizketetan erabiltzen den hizkuntza sexista den ala ez galdetu diegu eta %54ak ezetz esan du. Dena den, beste %46ak, ba-tzuetan, hizkuntzan jarrera sexista erabiltzen dutela aitortu dute.

Datuekin bukatzeko, ikastolan sexualitateari buruzko lanketak egiten diren galderari erreparatuz gero, %64ak sexualitatea eta hezkidetzarekin zerikusia duten lanketak egiten direla esaten dute.

Emaitza horien arabera ikusi da ez dugula bidaia guztia amaitu, oraindik ere bada zer aldatua eta landua, oraindik ere komentario, jokaera edo pentsamendu sexistak ikusten ditugulako gure inguruan.