artxoaren 8an Emakume Langilearen Nazioarteko eguna ospatzen da, oso egun berezia da eta mundu osoan zehar ospatzen da. Herrialde gehienetan manifestazio, bilera eta elkarrizketak egiten dira emakumearen eskubideak aldarrikatzeko. Egun horrek hainbat ezaugarri berezi ditu, adibidez: kolore morea erabiltzen da, emakumearen sinboloa ikusi daiteke kaletik, baita leku publikoetan edota telebistan ere... Martxoak 8 emakumeen eskubideen alde egin diren borroka ezberdinak gogoratzeko eta eskubide horiek betetzea eskatzeko erabiltzen da.

Egun hau ospatu zen lehenengo aldia, 1909ko otsailaren 28an, New Yorken izan zen. 1857ko martxoaren 8an ehungintza fabrikan lan egiten zuten emakumeak, “garment workers” izenpean ezagunak, New Yorken greba bat antolatu zuten. Greba horretan soldata justuagoak eta lan baldintza hobeagoak izatea eskatzen zuten. Baina justu greba hasi behar zutenean poliziek atxilotu zituzten.

Gure kasuan, aurtengo emakumen eguna aldarrikatzeko asmotan, emakume batzuk gonbidatu eta elkarrizketatu genituen eskolan: Idoia, Zaira, Elena, Lali zein Silvia.

5. eta 6. mailako ikasleen kasuan, eskolako garbitzaileak diren Lali eta Silviari elkarrizketa burutu genien, bi mailetako kideok galdera ezberdinak egin genituelarik.

Lali adibidez, Iruñekoa da. Arratsaldetan 4 ordu lan egiten du Elorriko eskola garbitzen. Zortzi urte daramatza bertan lan egiten. Oso ongi zein gustura dago lan hau burutzen eta beretzat okerrena, euria egiten duen egunetan garbi-tzea da, lokatza zein zikinkeria asko biltzen omen baita. Txikien gelak garbitzea ere zailagoa suertatzen zaio Lehen Hezkuntzakoena baino, maiz pegatinak edo bertzelako materiala lurrean biltzen baita eta zaila omen da kentzeko. Honez gain, Koronabirusa dela medio, gauza asko aldatu dira. Adibide modura, lehenago ezin zuten lixiba erabili, baina orain koronabirusa dela medio, erabili beharra dute derrigorrez gelak garbitzeko.

Silvia izeneko garbitzailea berriz, Brasilekoa da, beraz, horren inguruko galdera ezberdin asko burutu genizkion. Berak esan zigun Brasileko lan baldintzak oso txarrak zirela hemengo balditzekin alderatuta. Adibidez, Brasilen hemen baino diru gutxiago irabazten zuen, eta bazekien egunero noiz sartzen zen, baina ez noiz aterako zen. Nahiz eta ordutegi bat izan, bere nagusiak ez zion ateratzen uzten lan guztia bukatu arte. Hona etorri zenean hobekuntza handia nabaritu zuela azpimarratu zigun; lana, osasuna eta segurtasunaren aldetik nagusiki.

Azkenean, garbitzaileei egin genien elkarrizketatik ondorio ezberdin batzuk atera zein partekatu genituen gelan. Ondoriotako bat adibidez, lanpostuak generotik kanpo egon beharko luketeela da. Beste ondoriotako bat, lan berdinagatik emakumeei zein gizoneei berdin ordaindu behar zaiela da, hala uste dugu behintzat; jakin baitakigu maiz emakumeek soldata baxuagoa izaten dutela gizonezkoek baino. Aldi berean, ez dugu ulertzen herrialde desberdinak izateagatik lan baldintza ezberdinak izatea. Ikusi moduz, zer pentsatua eman digu izandako elkarrizketak!

Era berean, egindako elkarrizketak, hausnarketarako bidea ere eskaini zigun; izan ere, beraien lana ez da erraza eta guk ekintza txikiekin beraien lana aunitz erraztu dezakegula ikusi dugu: txukunagoak izaten, gelako zikinkeria hobeago garbitzen...

Bukatzeko, aipatu eskertzeko asmotan, eskolara etorritako zein elkarrizketaturiko emakume bakoi-tzari, lore polit bat oparitu geniela. Aldi berean, 5. zein 6. mailako ikasleek, irudi/marrazki batzuk oparitu genizkien bi garbitzaileei eta oso pozik jarri ziren, ez baitzuten inondik inora horrelakorik espero!

Gure partetik esker mila egunero egiten duzuen lanarengatik!