Duela hilabete batzuk, norbaitek ebento bat sortu zuen Tuenti euskeraz, katalanez zein gailegoz izateko eskatuz eta denbora gutxian 18.000 lagun atxiki zitzaizkion eskaera horri. Webguneko administratzaileek aintzat hartu zuten eta hilabeteko lanen ostean eta gaurtik aurrera, estatuko bigarren sare-sozial erabilienak (gutxigatik, baina Facebook buruan dago) euskaraz erabiltzeko aukera eskeintzen du.
Interneteko aplikazio bat eleanitza izatea ez da gauza berria. Halanola, Facebookek aspalditik eskeintzen du aukera hori. Baina Tuenti pauso bat gehiago eman du, eta euskarria ere hizkuntza hauetan egiteko baliabideak ipini ditu. Beraz, erabiltzaileak duen edozein galdera aukeratutako hizkuntzan erantzungo zaio.
Era berean, Erasmuseko ikasleei begira, Estatuko hizkuntza ofizialez gain, ingelesez nabigatzeko aukera emango da.
Nahiz eta datu zehatzik izatea zaila den, gaur egun Tuentik 7 milioierabiltzaile inguru ditu. Orain arte, programak "¿Qué hay de nuevo?"ezagunarekin agurtzen zituen. Hemendik aurrera, nahi duenak "Zeozer berririk?" esaldiarengatik alda dezake.