'Txirri, Mirri eta Txiribiton' pailazoek 'ETB'ko 'Trikitraka trikitron' saioa grabatuko dute Barañaingo Auditorioan
Aurrekoetan bezala, aurten ere Barañaingo Auditoriora iritsiko da Pelipe trena ETB1ko Trikitraka trikitron saioa grabatzeko. Sarrerak urriaren 26an salgai jarriko dira. Aurreko urtean bezala sarrerak ServiCaixaren bidez salduko dira: 902 33 22 11 edo Interneten bidez www.servicaixa.com. Azaroaren 16an, astelehena, 09-10 denboraldi berriko, lehenengo programa, Trikitraka trikitroneko 177.a, grabatuko dugu: Kakuñanoren ristorante sorgindua programa. Gerturatzen diren haurrek Txirri , Mirri eta Txiribitonen esketxaz gozatu eta beren kantak abesteko aukera izanen dute, hala nola Pintto-Pintto, Eskutxo poliñoa, AllakuidaosTxutxupe, Sudur Gorria eta Altza Pelipe! Azaroaren 17an, asteartea, 09/10 denboraldi berriko 2. saioa, 178.a, grabatuko dute: Irrati esatariak. Egun honetan ere Zirt-Zart, Han Urrun Etxe Poxpola eta era honetako beste hainbat abesti kantatzeko aukera izanen dute.
Más en Cultura
-
“Me parece un milagro que los gaztetxes sigan existiendo”
-
El ilusionista navarro Hodei, Premio Nacional de Magia General en el 40º congreso estatal celebrado en Terrassa
-
Catherine Zeta-Jones rodará próximamente en Navarra
-
La iniciativa gastro-astronómica 'Camino de las estrellas' tendrá diez eventos en Navarra