iruñea - Joan zen larunbatean jokatutako XXVI. Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finalean Maider Arregi oñatiarra nagusitu zen. Bertso giro ederrean, Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak, bertso-eskolen laguntzarekin antolatzen duten ekimena egun osoko festa izan zen Orion.

Goizeko 11.00etan hasita, 11.00etan hasi zen goizeko saioa. Beñat Gaztelumendi Arandia aurkezle lanetan, 15 eta 18 urte arteko 11 bertsolari aritu ziren kantuan: Arabatik, Peru Abarrategi (1997, Aramaio) eta Maddalen Arrausi (1997, Gasteiz); Bizkaiatik, Asier Galarza Garai (1996, Muxika) eta Aitor Bizkarra Ruiz (1996, Abadiño); Gipuzkoatik Maider Arregi Markuleta (1996, Oñati) eta Iñigo Ibañez Aramendi(1997, Azpeitia); Lapurditik Aitor Servier Etxexuri (1997, Azkaine) eta Nahia Sasco Etxeberri (1998, Lekuine); Nafarroatik Mikel Lasarte Cia (1996, Barañain) eta Maddalen Lopez Tapia (1997, Lesaka); eta Zuberoatik Ibai Capot Tornari (1997, Zalgize).

Giro ederrean joan zen saioa, eta bertsoaldi osoak eta biziak eskaini zituzten bertsolariek. Azkenean, Maider Arregi Markuleta oñatiarrak jantzi zuen txapela eta txapeldunordea Aitor Servier Etxexuri Azkainekoa izan zen.

Txapeldunari Maialen Lujanbio Zugasti bertsolariak jarri zion txapela eta txapeldunordeari Patxi Etxeberria Zubiriak eman zion saria. Etxeberriak, gainera, bertsoa eskaini zion publikoari.

11 finalistentzako sari nagusia, aurten Gabonetako oporretan lehenengo aldiz egingo den Bertso Negulekuetako egonaldia izan da. Euskal Herri mailako negulekuak izango dira, 15-18 urteko gazteei zuzenduta. Bertan parte hartzeko aukera bertso-eskoletako gazte guztiek edukiko dute.

Araba. Peru Abarrategi Sarrionandia (Aramaio) eta

Maddalen Arrausi Fernandez de Retana (Gasteiz).

Bizkaia. Asier Galarza Garai (1996, Muxika) eta Aitor Bizkarra Ruiz (Abadiño).

Gipuzkoa. Maider Arregi Markuleta (Oñati) eta

Iñigo Ibañez Aramendi (Azpeitia).

Lapurdi. Aitor Servier Etxexuri ,(Azkaine) eta Nahia Sasco Etxeberri (Lekuine).

Nafarroa. Mikel Lasarte Cia ,(Barañain) eta Maddalen Lopez Tapia (Lesaka).

Zuberoa. Ibai Capot Tornari ,(Zalgize).