Síguenos en redes sociales:

Nur eta Greg, Juulen falta ezin diren izenak

Euskal herriko 49 ikastolatako ikasleek euren idazle eta ilustrazaile gogokoenak aukeratu zituzten asteazkenean

Nur eta Greg, Juulen falta ezin diren izenakUTZITAKOA

Aurten ere, Ikastolen Elkarteak Juul hauteskunde literarioa ospatu du, zeinen bitartez ikasleek euren liburu eta ilustratzaile gogokoenak aukeratzen dituzten. Euskal Herri osoko ikastoletan ospa-tzen den bozketa honen 17. edizioan, 15.877 boto bildu dira liburuen kategorian eta 9.786 ilustratzailenean. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkun-tzako lehenengo zikloan izenburu berriak agertu badira ere, Puagg!! (Eneko Etxegarai) eta Kili txikia (Mario Ramos) hurrenez hurren; Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan dagoeneko ohikoak diren izenburuak suertatu dira garaile: Toti Martinez de Lezearen Nur eta dortoken uhartea, eta Jeff Kinneyren Gizajo baten egunkaria, Rodricken Legea. Bigarren Hezkuntzan San Ferminetan, Lesakan (John Andueza) liburuak eraman du garaipena. Ilustratzaileen kategoriari dagokionez, Nur bildumaren marrazkilaria den Juan Luis Landa, suertatu da garaile, hirugarren urtez jarraian.

Edizio honetan 49 ikastolek parte hartu dute irakurzaletasuna sustatzera bideratzen den literatura hauteskundean. Aurreko urteetan bezala, bi izan dira bozketa egiteko erabilitako sistemak, hots, betiko boto-txartela eta bozketa elektronikoa.

A kategorian, 3 eta 6 urte bitarteko Haur Hezkuntzako ikasleenean Eneko Etxegarai idazlearen Puagg!! (Denonartean) suertatu da garaile, Adela Turinen Arrosa eta Leuna (Pamiela) eta Susanna Isernen Har-tza eta tximeletaren sarea (Txalaparta) liburuek lortu dituztelarik, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren postuak. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurrek Mario Ramos egilearen Kili txikia (Ttarttalo) liburuaren alde bozkatu dute, bigarrena egin duen Pello Añorgaren Augustoren botila (Giltza-Edebe) eta hirugarren postuan geratu den Mikel Valverderen Txomintxo eta Perutxo bakarrik geratu dira etxean (Elkar) lanen gainetik. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako 8 eta 10 urte bitarteko ikasleak biltzen dituen C kategorian Toti Martinez de Lezea izan da aurtengoan ere garaipena eskuratu duena, Nurren abentura berri batekin: Nur eta dortoken uhartea. Bigarren eta hirugarren Jim Bentonen Kalabaza munstroa (Desclee de Brower) eta Txilikuren Oihaneko epailea (Elkar) izan dira.

D kategoriari dagokionez, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek iazko garailea hautatu dute edizio berri honetan: Gizajo baten egunkaria, Rodricken Legea (Alberdania). Honekin, laugarrenez eskuratu du garaipena Greg ospetsuak. Honen ondotik, Karlos Linazasororen Tripoli doktorea (Elkar) eta Unai Elorriagaren Zizili (Elkar) geratu dira. San Ferminetan, Lesakan (Elkar) liburuak irabazi duen DBHko kategorian, Jon Arretxeren Beti Iparralderantz-ek (Elkar) eta Jasone Osororen Ezekiel-ek (Elkar) egin dute bigarren eta hirugarren.

Ilustratzaileen alorrean, Landaren atzetik Jokin Mitxelena, Eider Eibar, Mikel Valverde eta Iban Barrenetxea izan dira bozkatuenak.

Haur Hezkuntza

‘Puagg!!’Eneko Etxegarai

‘Arrosa eta leuna’Adela Turin

‘Hartza eta tximeletaren sarea’ S. Isern

LH 1. eta 2. mailak

‘Kili txikia’Mario Ramos

‘Augustoren botila’P. Añorga

‘Txomintxo eta Perutxo...’ M. Valverde

LH3. eta 4. mailak

‘Nur eta...’Toti M. de Lezea

‘Kalabaza munstroa’J. Benton

‘Ohianeko epailea’ Txiliku

LH 5. eta 6. mailak

‘Gizajo baten egunkaria’J. Kinney

‘Tripoli doktorea’K. Linazasoro

‘Zizili’U. Elorriaga

Bgarren Hezkuntza

‘’San Ferminetan...’J. Andueza

‘Beti Iparralderantz’J. Arretxe

‘Ezekiel’ Jasone Osoro

Ilustratzaileak. J. L. Landa, Jokin Mitxelena, Eider Eibar, Mikel Valverde eta Iban Barrenetxea.