Baluarte Fundazioaren 2017 - 2018 Denboraldi berrirako abonu eta sarreren salmenta egutegiaren baitan, Baluartek abonu oso berriak salgai jarri ditu. Denboraldi berriak kalitatezko 19 ikuskizun ekarriko ditu Baluartera, musikaren, dantzaren eta arte eszenikoen onenarekin. Abonu osoek denboraldiko hemeretzi ikuskizunetarako sarrerak eskaintzen ditu, sarrera solteekiko %20eko deskontuarekin: 1.zona: 547€ / 2.zona: 388€ / 3.zona: 264€. Gainera, Baluarte Joven programaren abonuak ere salgai daude (gazte txartelarekin): 2. zona: 146€ / 3. zona: 98€. Abonuak Baluarteko txartel-leihatilan eta 948 066 061 telefono zenbakian eskura daitezke. Kalitatea eta nazioarteko erreferenteak Philippe Jaroussky edo William Christie-ren Haendeletik La Verità edo Circa bezalako egungo sortze-eszenikora eramango gaituen eskaitza batean. Eta 2017/18 ikasturtean Artista egoiliarra izango dugun Raquel Andueza sopranoari, gure artista nazioartekoenari, omenaldia.
Artista ezagunak gurean berriz izango ditugu: Sara Baras, Iruñean Sombras ikuskizunaren erabateko estreinaldiarekin; Valery Gergiev eta Mariinsky Antzokiko Orkestra, Iruñeko Orfeoiarekin; Jordi Savall eta Esklabotasunaren bideak bere proposamen berriarekin; urteroko topaketa egiteko Baluarte berriz ere aukeratu duen Espainiako Gazte Orkestra Nazionala; aurreko urtetan gurean arrakasta lortu duen konpainia, Mayumana. Wagnerren interpretatzaile ukaezina den Bryn Terfel galestarra, gaur egun nazioarteko mailan baritono entzutetsuenetariko bat, Baluarten arituko da lehenengoz eta horren lekuko izango gara; María Pagés dantzaren sortzaile handiak ere debuta egingo du gurean ikuskizun berriarekin; edo mundu osoko denboraldi eta jaialdietan pianista liderra den Yuja Wang-ek Baluarten bere lehen emanaldia eskainiko du. Beste hitzordu garrantzitsuak izango dira: Monteverdiren L’Orfeo, opera modernoaren sortzailearen jaiotzaren 450. urteurrenean; Napoliko Balleta; edo Eifman Ballet konpainiaren Anna Karenina koreografia zirraragarria. Juan Echanove Quevedoren rolean; Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionala Calderón de la Barcaren izenburu ezugunetariko batekin, La dama duende; eta Chick Corea iparramerikar jazz pianista mitikoaren errezitaldia, programazioa osatzeko.
Bestalde, Baluarte Ganbera programa berrirako abonamenduak ere jada eskura daitezke: ganbera-musika 13 emanaldi 96 eurotan.